Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Lurzoruaren Kutsadura Prebenitzeko eta Zuzentzeko Legearen proiektua onetsi du

2014.eko maiatzak 06

Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio Lurzoruaren Kutsadura Prebenitzeko eta Zuzentzeko Legearen Proiektuari; hala, Eusko Legebiltzarrera eramango da han eztabaidatzeko eta behin betiko onesteko. Lege horrek «jarduera ekonomikorako administrazio-izapideak sinplifikatu eta arindu nahi ditu», Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak azaldutakoaren arabera.



Kutsatuta egon litezkeen lurzoruen kasu nabarmenenen azterketa mugatzea bilatzen du Legeak. Sei hilabeteko azterketak dakartzan ingurumen-kalitateko estandarrak hemendik aurrera ere beteko direla azaldu du sailburuak batetik, baina, bestetik, «lurzoruaren gaitasun»erako prozesuak abiaraziko direla gehitu du, «eragiketa ekonomikoak azkarrago abiarazi» ahal izateko. Azken kasu hori ez da denboran hainbeste luzatzen, eta asmoa da kasu bakoitza egokitzea toki horretan abiarazi nahi diren proiektuetara.



ADIF operazioa


Oregi sailburuak atzo bederatzi atxiloketa eragin zituen «ADIF operazioa» ekarri du gogora. Oregik ziurtatu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako AHTaren esleipen guztiak egitean «izapideak behar bezala jarraitu dituzte», eta gehitu du ez duela zantzurik ikusten ikerketa judizialarekin zerikusia izan dezaketela susmatzeko. ADIFek zein Corsan enpresak beste batzuekin batera ABEEn lan egiten dutela baieztatu du, eta egun Euskal Yaren bi zati egiten ari direla (Zizurkil-Andoain eta Tolosa-Hernialde). Jaurlaritzak aurrerantzean ere «ahalik eta garbitasun handienez lan egingo du esleipenetan eta lanen jarraipenean», eta auzitegien esanetara jarri da informazioa beharko balute ere. 



Langabeziaren datuak


Lanbidek gaur goizean jakinarazi ditu apirileko langabeziaren datuak. Jaurlaritzaren bozeramaileak, prentsaurrekoan parte hartuta, adierazi du datu horiek bat datozela Jaurlaritzak hasieran egin zuen azterketarekin, hau da: «urte gogorrak eta susperraldi motel eta oso neurritsu bat». «Lehen aldiz 2014an behera egin du Lanbiden izena emanda dauden pertsonen kopuruak», nabarmendu du Erkorekak. Eusko Jaurlaritzak eutsi egin die aurreikuspenei, bai eta bi helburu jarri ere: aurten % 1eko hazkundea izatea langabezia-tasa egonkortuta, eta enplegu garbia sortzea 2015aren hasieran.



Lehendakariaren eta Artur Masen arteko bilera


Maiatzaren 1ean, ostegunean, lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako Gobernuko buruak izandako bilera ere izan du hizpide Jaurlaritzaren bozeramaileak. Topaketa «adeitsua eta onuragarria» izan zen, «erabateko normaltasun demokratikoa»ren barruan. Bi erkidegoen egoera ekonomikoaren, politikoaren, instituzionalaren eta sozialaren analisian partaide izan ziren, eta bat etorri ziren esatean gizarteak «ordezkari politikoen arteko elkarrizketa, ulertze eta akordio maila handiagoa» eskatzen duela aurre egin behar diegun arazo larriak konpontzeko.

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.05.06)

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @VillanuevaUnai
    2014.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Ekoiure: Aprobado PROYECTO LEY SUELOS CONTAMINADOS CAPV http://t.co/rf6LibRplM

  • @Ekoiure
    2014.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    Aprobado PROYECTO LEY SUELOS CONTAMINADOS CAPV http://t.co/rf6LibRplM

  • @algortakoEAJ
    2014.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco aprueba el Proyecto de Ley de “Prevención y Corrección de la... http://t.co/oXf8YXWu6W

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)