Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Etxeetako dantzariek master eskolak jasoko dituzte Euskadin

2014.eko maiatzak 04

 

Gaztemundu programaren bitartez izango da; euskal dantzen ingurukoa da aurten programa hori.

 

Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman dio Gaztemundu programaren aurtengo deialdiari. Programa horren bitartez, kanpoko euskal etxeetako gazteek egonaldi bat egiten dute Euskadin, egungo euskal errealitatea ezagutzeko.

Aurtengo programa tradizioari eta Iparraldeko zein Hegoaldeko euskal dantzen bilakaerari buruzkoa izango da eta helburua da euskal etxeetako kide diren dantzarien ezagupideak eta praktika artistikoa sendotzea euskal dantzetan adituak direnek emandako master eskolen bitartez. Gehienez ere 25k kidek hartuko dute parte programan uztailaren 5etik 20ra bitartean.

Eskolez gain, hainbat leku eta jaietarako bisitak eta txangoak ere egingo dituzte dantzariek, euskal folkloreari buruzko ekitaldietan parte har dezaten, lan akademikoaren osagarri.

Bestalde, aurtengo programan parte hartzen duten pertsonek bertatik bertara ezagutuko dute “Dantza Plazan” programa. Dantza tradizionalak dantzatzea eta taldea girotzea euskal musika tresna tradizionalekin lotzen ditu “Dantza Plazan” programak.

Aurtengo deialdia onartuta eta EHAAn argitaratu ondoren maiatzaren 2an, hilabete bat iragandakoan amaituko da eskabideak aurkezteko epea.

Gaztemundu programa 1996an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, alde batetik, Euskadiren egungo errealitatearen arlo guztiak ezagutarazteko, eta bestetik, belaunaldi berriei euskal etxeen bizitza aktiboan sartzeko aukera eskaintzeko. Ordutik hona, euskal etxeetako 600 gazte baino gehiagok hartu dute parte programa horretan, eta horietako askok euskal etxeon zuzendaritzak osatzen dituzte edo erantzukizuneko karguak dituzte orain.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko maiatzak 05

    hay que seguir trabajando para que los jovenes de hoy , tengan un empleo muy eficaz @iurkullu

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)