Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

2014-2015 ikasturterako Batxilergoan aurrematrikula egiteko epea irekitzera doa

2014.eko maiatzak 02

Izen emateak maiatzaren 5etik aurrera egin ahal izango dira, online edo ikastetxeetan bertan 

Datorren astelehen honetan, maiatzaren 5ean irekiko da 2014-2015 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan.

Azken urteotan ohiko bihurtu den legez, izena emateko bi bide izango dira: online edo ikastetxeetan. Internet bidez online egin nahi dutenek, maiatzaren 5etik 14ra bitarteko epea izango dute (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net), eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eskaneatuta gehitu beharko dute, prozesu horretan bertan. Aurrematrikula ikastetxeetan bertan egiteko berriz, maiatzaren 5etik 15era arteko epea egongo da.                                                                                                   

2014-2015 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 201 ikastetxe, publiko nahiz pribatu, izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan, ondorengo hiru modalitate hauetako bat ikasteko: Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak, edo Artea. 2013-2014 ikasturtean 30.240 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.

 

Kontuan hartu beharreko egutegia:

 

            Maiatzaren 5etik 15era: Aurrematrikula egiteko epea (online maiatzaren 5etik 14ra).

            Ekainak 4: Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira.

            Ekainaren 4tik 9ra: Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea.

            Ekainak 12: Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea.

            Ekainaren 23tik uztailaren 4ra: Matrikula egiteko epea.  

 

 

 

Gasteizen, 2014ko maiatzaren 2an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau