Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria, Zorroaga fundazioaren hirugarren mendeurreneko ekitaldi instituzionalaren buru

2014-05-05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Zorroaga fundazioaren hirugarren mendeurrena ospatzeko ekitaldian izan da. Zorroaga fundazioak adineko pertsonak zaintzen ditu. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau hirugarren sektorean aitzindaria da, eta, hura gabe, «zaila litzateke ulertzea gizarte-zerbitzuen historia».

Lehendakariaren aburuz, hirugarren sektorea ez da gizarte-zerbitzuak emate hutsa, baizik eta «euskal gizarte-zerbitzuen sistema garatzeko kolaboratzailea». Ideia horrekin, Eusko Jaurlaritzak Hirugarren Sektore Sozialari buruzko legea prestatuko du, «hari estatusa emateko eta gizarte-proiektu partekatu batean ordezkari zibil antolatu gisa duen zeregina zehazteko».

Zorroaga fundazioak 300. urteurrena gaur goizean ospatu du. Lehendakariaz gain, Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Donostiako alkatea ere bertan izan dira. Fundazioaren zuzendariak, Mikel Agirrezabalek, azaldu du zentroan mendetasuna duten pertsonak zein burujabeak daudela, eta, horrez gain, apartamentuak eta eguneko egonaldiak eskaintzen dituztela pertsona horientzat, 400 inguru guztira.

Iruzkin bat
  • @FZORROAGA
    2014-05-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BERRIA] Lehendakaria, Zorroaga fundazioaren hirugarren mendeurreneko ekitaldi instituzionalaren buru ➡ http://t.co/yct3bTnab8

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)