Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Antxoaren arrantzaldi hasiera ondo baloratu du Jaurlaritzak prezioa egokituko den zain

2014.eko maiatzak 02

  • Orain arte 4 mila tona antxoa harrapatu dira Bizkaian eta Gizpuzkoan, baina kiloaren bataz besteko prezioa 1,72 €koa izan da. 
  • Getariako Antxua Egunean Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak erosketa ohituretan kantauriko antxoa sartzeko deia helarazi dio euskal gizarteari.
  • Eusko Jaurlaritzak 2014 babesten dituen EUSKADIKO ARRAIN AZOKETAN400.000 bisitari baino gehiago espero dira.

Eusko Jaurlaritzak ondo baloratu du aurtengo antxoaren arrantzaldiko sasoi hasiera eta produktu honen sustapenerako babestuko dituen bost azoken egitaraua aurkeztu du.

Getarian ospatzen den “Antxuaren Eguna” ren testuinguruan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Arantza Tapiak adierazi du  “Kantauriko antxoaren arrantza sasoi bete betean aurkitzen gara, eta Jaurlaritzatik babes berezi eman nahi diogu euskal arrantza sektorearentzat hain berezia den produktu honen sustapenari.

“Kanpainaren hasiera ona izan da harrapaketei dagokienez, 4 mila tona antxoa baino gehiago harrapatu baitira, baina antxoa kiloa batez beste 1,72 euroan saldu da. .Hemendik aurrera,  espero dugu harrapaketek gora egitea eta antxoaren batez besteko prezioa egokitzea, guztion beharrei eta interesei erantzun ahal izateko, kontsumitzaileena, kontserba- industriarena eta bereziki arrantza sektorearena.

Antxoaren arrantza berriro ireki zenetik 4 urte igaro dira eta ordutik Eusko Jaurlaritza Kantauriko antxoa eta Euskadiko arrantza sektorea bultzatu eta balioesteko ekintzak egiten aritu da.Ildo horretan, Tapia sailburuak azpimarratu zuenez, “kontsumitzaileei dei egiten diegu, konpromisoa hartu dezaten eta antxoa erosterakoan Euskadiko antxoa erosi dezaten, beste edozein antxoaren aurretik, hori eginda sasoiko produktu bat, kalitateko produktu bat, eta gure arrantzaleen lana balioetsiko ditugulako”.

Antxoa bultzatzeko, euskal exekutiboa kanpaina bat egiten ari da “Iritsi da Kantauriko altxorra” lemapean.Horrela, gure antxoa freskoan kontsumitzera bultzatu nahi dugu, bai eta arrain hau kontserba industrian berriro sartzen lagundu ere.Kantauriko antxoa bultzatzea eta arrantza honek itxita eman dituen bost urteen aurretik merkatu, jatetxe eta industrian izan zuen lekua berreskuratzen laguntzea dira dibulgazio ekintza honen helburua.

ANTXOAREN ETA BERDELAREN DATUAK

2012an euskal arrantzaleek 7 mila tona inguru antxoa harrapatu zuten eta orduan batez beste 2,24 euroan saldu zen antxoa kiloa; 2013an, berriz, harrapatutako antxoak 9 mila tona baino gehiago izan ziren eta antxoa kiloa 2,49 euroan saldu zen batez beste. Aurten, ordea, datuak hobetzea espero da.   Gaur arte, arrantzaleek 2013an garai berean izan zituztenak baino harrapaketa gehiago izan dituzte.

Bestalde, berdelaren arrantzaldian 12 mila tona inguru harrapatu dira, (6 mila inguraketa arrantzan eta 6 mila beste tresna batzuekin egindako arrantzan), eta 0,75 euroan saldu da batez beste berdel kiloa, izandako denboraleengatik eta kuota banaketa, Euskadiko arrantza sendotu duena, atzerapenez egin delako arrantzaldia berandu hasi bada ere.  

Aipatu daiteke nola Euskadiko baxurako arrantza produktoreen erakundea sortu den, Gipuzkoako eta Bizkako Kofradien Federazioek osatuta, eta nola Erakunde hori den Madrilen Autonomia Erkidego eta MAGRAMAren artean adostutako  banaketaren ondoren lurraldeei i egokitu zaizkien kuotak batera kudeatzen dituena. 

Hitz batean, Eusko Jaurlaritzaren iritziz arrantza sektorea eta produktua bultzatzeko egiten diren ekintzek euskal exekutiboak legegintzaldiaren hasieratik markatuta izan duen helburuari erantzuten diote, arrantza iraunkorrarekin eta artisautzakoarekin konprometituta dauden Euskadiko arrantzaleen interesak defendatzeko konpromisoari eustea izan baitu helburu hasieratik. 

EUSKADIKO ARRANTZA AZOKAK

Sustapen ekintzen barruan, Euskadiko kostaldeko hainbat herritan egiten diren Euskadiko Arrantza Azokak ditugu, besteak beste.

Euskadiko Arrantza Azokak oso eszenatoki baliotsua dira, jendea eta arrantza mundua elkarreraginean jartzeko aukera ematen dutelako; gainera, azokek 400.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da, udalerri horietan egiten diren jarduera nagusietakoa izanik.

Euskal arrantza sektorean ari diren gizon eta emakumeak ezagutu eta haien figura balioesteko aukera ematen dute, bai eta euskal gizartean arrainaren kontsumoa bultzatzeko ere.

Euskadiko Arrain Azokak 2014ko Egunak:

HILA

UDALERRIA

AZOKA

PRODUKTUA

 Apirilak 5 (*)

MUTRIKU

Berdel Eguna

Berdela

 Maiatzak 2,3 eta 4

GETARIA

Antxua Eguna

Antxoa

Maiatzak 16-18

BERMEO

Arrain Azoka

 

 Uztailak 17-19

ORIO

Besigu Festa

Bixigua

 Uztailak 26

LEKEITIO

Hegaluze Eguna

Hegaluzea

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)