Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Artur Mas Generalitateko presidentea hartu du Ajuria-Enean

2014.eko maiatzak 02

Artur Mas Generalitateko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak lan bilera izan zuten atzo, ostegunez, Gasteizen eta Kataluniako eta Euskadiko egoera politiko, ekonomiko eta soziala aztertu zuten.

Ajuria Enea jauregian izan zen bilera eta bi ordu t’erdi iraun zuen; horrela, bi erkidegoetako egoera zein Estatukoa eta Europakoa sakon aztertzeko aukera izan zuten.

Bileran Artur Mas presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria bat etorri ziren krisi ekonomikoari buruzko diagnostikoan eta lehentasunezko helburuetan aurrera egiteko estrategian, alegia, bi erkidegoen lehiakortasuna eta gizarte kohesiorako beharrak.

Aipatu zuten, halaber, zailtasunak daudela autogobernuan aurrera egiteko Espainiako Gobernua ezartzen ari den birzentralizatze estrategia dela eta. Europako jokaleku berriak eragindako erronkak zein jokaleku horrek Kataluniarentzat eta Euskadirentzat dakartzan aukerak ere aztertu zituzten.

Bi presidenteak aldian behin biltzea erabaki zuten bi erkidegoen interesekoak diren gaiak elkarrekin aztertzeko, hala nola Katalunia eta Euskadiren errealitateen ezagutzan sakontzeko, beraien antzekotasun zein ezberdintasunekin.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EuskalHAskatu
    2014.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari recibe en Ajuria-Enea al President de la Generalitat, Artur Mas
    Constataron las dificultades de... http://t.co/vARQRRmbc6

  • ana
    2014.eko maiatzak 02

    me alegro que se hayan reunido los dos animo a @iurkullu

  • @leireiurrategui
    2014.eko maiatzak 02

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari Urkullu y el President Mas se reunieron ayer en Ajuria Enea via @Irekia http://t.co/HMo7hh2SB0

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Artur Mas, President de la Generalitat de Catalunya