Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Hezkuntza sailak aurre-akordio bat lortu du UGT eta CCOOrekin, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza publikoaren hitzarmenerako

2010.eko maiatzak 12

Akordioak aurreikusten du 3.600 plazaren deialdia egitea, Enplegu Eskaintza Publiko baten bidez, eta % 0,80ko soldata-igoera urte honetarako

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak eta UGT eta CCOO sindikatuek aurre-akordio bat lortu dute unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza publikoaren hitzarmenean; bertan, baliabide publikoen “optimizazioaren” aldeko apustu bat egiten da, eta baita hezkuntza-sistemaren kalitatearen aldeko apustua ere. Aurre-akordioak 2010-11 eta 2012 urteetarako indarraldia aurreikusten du, eta 3.600 plazako Enplegu Eskaintza Publiko bat (OPE) hartzen du barne -1.600 plaza aurten-; halaber, % 0,80ko soldata-igoera planteatzen du urte honetarako. María Soledad Esteban Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak azpimarratu du akordio honekin “kalitatea eta egonkortasuna” irabazten direla. Euskal eskola publikoa ondoen defendatzen dutenak ez dira beraren arazoak astindu edo ezkutatzen dituztenak, baizik eta arazo horiei aurre egiten diegunok eta konponbidea ekartzen dugunok”, gaineratu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá