Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du Añana Gesaltzaren "bitxiaren" alde

2014.eko maiatzak 01

Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua den Ana Oregik UNESCOk Añanako Gatz Aranaren inguruan egindako txostenaren balorazioa egin du. Oregik "etsipenez" hartu du mundu-ondarerako hautagaitza ez ematearen berria nahiz eta ziurtatu duen Eusko Jaurlaritzak borrokatzen jarraituko duela Añana Gesaltzaren "bitxiaren" alde, "sari hau merezi baitu".

Sailburuak  azpimarratu ditu Aranak dituen "mundu mailako balioak" eta txostenak ere aitortzen dizkionak. Gatz Aranaren komunitateak eta herritarren inplikazioaren garrantzia ere nabarmendu du Oregik.

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)