
0
Eusko Jaurlaritzak banketxe-bulegoen kontrako erasoak gaitzetsi ditu
Segurtasun sailburua den Estefania Beltrán de Herediak “erabateko gaitzespena” adierazi du bart Durango, Leioa eta Erandioko kutxazainen kontrako erasoei. Hiri-altzariak hondatzea ez da bidea Beltrán de Herediaren hitzetan, “krisialdiak eragindako arazoak konprontzeko ezta maiatzaren bateko aldarrikapenak egiteko”. Bere ustez, honek ez dio mesederik egiten bizikidetzaren sustapenari.
Ertzaintza ikertzen ari dela jakinarazi du Segurtasun sailburuak eta kalte materialak alde batera utzita, so egin dio murrizketen kontra protesta egitearen erari. “Bateragarria da lan-eskubideak defendatzea eta murrizketen kontra protesta egitea gizalegez eta errespetuz”, ziurtatu du.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan