Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek maiatzaren 5etik aurrera ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Larreinetako funikularrean

2014.eko apirilak 30

Euskotrenek Larreinetako Funikularraren bezeroentzako ordezko autobus zerbitzua eskainiko du datorren astelehenetik, maiatzaren 5etik, aurrera mantenu lanak direla eta. Lan horiek hiru aste gutxi gorabeherako iraupena izango dute.

Asteleheneko, maiatzaren 5eko lehen ordutik aurrera, Euskotrenek, noranzko bietan, Funikularrerako erabiltzaileentzako ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Escontrilla eta Larreineta artean.

Autobusak Zugaztietatik irtengo dira eta, era berean, itzuleran, ibilbidea luzatuko dute kokapen bertaraino.

Ordezko zerbitzuaren ordutegia Funikularrarena izango da.

Beste alde batetik, bidaia-txartelak ohiko tokietan erosiko dira baina horiek balioztatzeko, eta baita BARIK txartela balioztatzeko autobus berean egingo da. Horrela bidaiariak ez dira autobusetik zertan jaitsi beharko.

Informazio gehiago behar izanez gero 902 543 210 telefono zenbakia eskura izango da eta baita www.euskotren.es web orrialdea ere.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau