Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkoreka «bizikidetza-formula zabalenak eta adostuenak lortzearen» alde agertu da

2014.eko apirilak 30

«Aurkako iritziak errespetatzea eta bizikidetza-formulak bilatzea, horra munduko mugimendu politiko guztiek kontuan izan beharreko bi gai. Batez ere Euskadikoek.»

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri-administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka Herrera en la Onda irratsaioan elkarrizketatu dute gaur goizean Onda Ceroren Bilboko egoitzan.

Erkorekak adierazi du Euskal Herriko eta Kataluniako egungo egoerak ezin direla alderatu, nork bere erronkak dituelako. «Sekulako akatsa da parekatzen ahalegintzea; bakoitzari bere estrategia dagokio».

Azkenik, Erkorekak Trebiñun hildako adingabea izan du hizpide. «Arrazoi politiko-administratiboak ez zaizkio sekula gailendu osasun-larrialdi bati. Sekula ez.» Esandakoaren transkripzioa dagoeneko talde parlamentarioen eskura dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)