Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua: Honen bidez, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-irakaskuntzako ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deia egiten da. (2014-04-29(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko apirilak 29

LABURPENA

82.197 EURO ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IKASTETXEETARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horien bidez, Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deia egiten da.

Agindu honek, 82.197 euroko zenbateko globala hartzen duena, araubide bereziko irakaskuntzen barruko Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduentzako langile-kostuak finantzatzeko laguntza ekonomikoak ematea du helburu, betiere, 2013-2014 ikasturtean diru-laguntzarik ez badute jaso Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultu Sailetik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau