Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Eskualde Kontseiluak euroeskualdearekin duten konpromisoa berretsi dute Bordelen egindako bileran

2014.eko apirilak 28

Iñigo Urkullu lehendakaria, euroeskualdearen presidente aurrerantzean

Akitania-Euskadi euroeskualdeak goi-bilera egin du gaur Bordelen. Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidente Alain Roussetek euroeskualdeko presidentetza Euskadiko lehendakariari eman dio. Hala, Iñigo Urkullu izango da euroeskualdeko presidente izango da datozen bi urteetan.

Topaketa horretan, bi presidenteek berretsi dute Akitania-Euskadi euroeskualdea indartzen jarraitzeko konpromisoa dutela bi gobernuek. Euskadik eta Akitaniak 1,1 milioi bideratuko dituzte euroeskualdera, erdi bana.

Diru hori aurrez hasitako proiektuak lantzeko bideratuko dute, batik bat, sareak sortzen eta sendotzen eta trenbide-loturaren aldeko apustua egiten. Lehendakariak adierazi duenez trenbide-lotura hau “estrategikoa” da herritarren mugikortasunerako eta merkantzia garraiorako. Iparrale eta hegoalderako “atea” dela gehitu du.

AHTaren lurperatze lanak
AHTaren lurperatzeko lanak direla eta azken egunotan argitaratutako informazioei dagokionez, lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak ez duela inolako informazio ofizialik jaso. Espainiako Gobernuari eskatu dio honi erantzun bat ematea.

Erronka berriak
Presidentetza berriari begira ipinitako erronka berrien artean, hauek: pluraltasuna sustatzea eta hiru hizkuntzak erabiltzea, gobernantza-eredua hobetzea eta osasunaren alorreko entendimenduaren memoranduma.  

Topaketan Eusko Jaurlaritzako eta Akitaniako Eskualde Kontseiluko kideek parte hartu dute, eta euroeskualdeak aurreko ekitaldian egindako jarduera nagusien balantzea ere egin dute.

Bisitaldia Abiadura Handiko Trenaren obretara

Bileraren ostean, Iñigo Urkulluk eta Alain Roussetek abiadura handiko trenaren obrak bisitatu dituzte. Lehenik, airetik, helikoptero batetik, Bordeleko inguruko obrak ikusi dituzte, eta, ondoren, Dordoinako biaduktuko ibilbidea oinez egin dute.

Bisita honekin, bi gobernuek erakutsi dute trenbide-lotura dela euroeskualdearen lehentasun handia epe ertain eta luzera. Obra honek bi lurraldeak lotuko ditu elkarrekin, bai eta Europarekin ere.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko urtarrilak 20

    En la web de aquitania hay mas información al respecto:
    http://www.aquitaine-euskadi.eu/

    O si no, aqui:
    Convocatoria de proyectos

  • @RachidBelhadj33
    2014.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco y @RegionAquitaine ratifican su compromiso con la @Aquitaineuskadi en la Cumbre ce... http://t.co/8zno6v4rVD #cooperation

  • ana
    2014.eko apirilak 29

    hay que seguir trabajando por el pais vasco @iurkullu animo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alain Rousset, presidente del Consejo Regional de Aquitania