Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Delitu txikiengatik 8.982 laguni ezarritako zigorren betearazpena kudeatu zuen 2013an Eusko Jaurlaritzak

2014.eko apirilak 27
  • Zigorrik gehienak bide-segurtasunaren aurkako delituekin (% 37,5) eta genero-indarkeriarekin (% 27,8) lotuta daude.
  • Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak gizartearentzako lanetara bideratu zituen kasurik gehienak 2013an (% 53,2).
  • Eusko Jaurlaritzak 803.000 euro bideratuko ditu 2014an garrantzia txikiagoko gisa jotako delituengandik epaileek ezarritako zigorrak betetzea kudeatzen duen zerbitzu gazte honetara.

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak garrantzia txikiagoko gisa jotako delituengandik epaileek ezarritako 8.982 betearazpen-auto kudeatu zituen 2013an. Horietatik auto berriak izan ziren 4.858, 2013an emanak, eta gainerako 4.124ak, berriz, aldez aurretik eman arren 2013an betearazten jarraitutakoak.

Askatasun-gabetzearen ordezko zigorren betearazpenik gehienak gizartearentzat egindako lanetara bideratu ziren; 4.783 kasu (% 53,2). Beste 3.951 betearazpen-autotan zigorrak ordezkatu eta eten egin ziren, eta 248 kasutan, azkenik, segurtasun-neurriak hartu ziren.

 

GIZARTEARENTZAT EGINDAKO LANAK (2013)
(Berrezteko eta sentsibilizatzeko programetan parte hartzeak zigorrak ordezten dituen kasuak) 

2013AN JASOTAKOAK 2.829
AURREKO URTEETAN 1.954
OROTARA 4.783

 

ZIGORREN ETETEAK ETA ORDEZKAPENAK (2013)
(Kasu hauetan zigorrak eten egin ziren delitugileak osasun mentaleko programa terapeutikoren batean parte hartzeko baldintzarekin) 

2013AN JASOTAKOAK 1.920
AURREKO URTEETAN 2.031
OROTARA 3.951

 

SEGURTASUN NEURRIAK (2013)
(Kasu hauetan zigortutako pertsonak, espetxean sartu beharrean, zigorra osasun mentaleko zentro batean bete zuen)

2013AN JASOTAKOAK 109
AURREKO URTEETAN 139
OROTARA 248

 

ZKEZ-REN BERREZTEKO PROGRAMAK

Epaileek zigorrak betearazteko 2013an eman eta ZKEZek kudeatutako 4.858 autoetan, zigorrik gehienak  bide-segurtasunaren aurkako delituekin (1.825 kasu, % 37,5) eta genero-indarkeriako delituekin (1.348 kasu, % 27,8) daude lotuta.

Eusko Jaurlaritzak bi programa berezi ditu era horretako delituengatik zigortutako pertsonak berrezteko:

Bide Segurtasuneko Tailerrak: Bide-segurtasuneko prestakuntza- edo berreziketa-tailerrak dira. Lehenengo fasean berrerortzea saihesteko jarduerak egiten dira, eta zirkulazioko istripuak prebenitzeko erabilgarritasun publikoko jarduerak bigarrenean.

Tailer horietan 749 lagunek hartu dute parte 2013an, eta % 86k gaiko kalifikazioa lortu dute horiek amaitutakoan. Ez-gai kalifikazioa jasotzen dutenean, kasua epailearen esku jartzen da berriro, eta horrek erabakitzen du zer neurri ezarri.

Tailer horiek oso balorazio ona izan dute, egindako delituei eta haien ondorioei buruz gogoeta egiteko aukera ematen baitute. Gainera, parte hartzen dutenen jarrera-aldaketa nabarmendu beharrekoa da; hasierako amorru-egoeratik erantzukizuna hartzera igarotzen dira amaieran.

  BERTARATUTAKOAK GAI EZ GAI
ARABA 130 109 21
BIZKAIA 495 428 67
GIPUZKOA 124 106 18
OROTARA 749 643 106

 

GAKOA programa: gizonek egindako delituaz erantzukizuna har dezaten nahi du; emozioetan eta sentimenduetan sakondu, eta haien emakumeen aurkako indarkeriazko dinamiken adierazpen oro berriro bideratu.

Gakoa programak 254 kasu artatu ditu 2013an; berriak dira horietatik 118, eta gainerakoak aurreko urteetan betetzen hasi eta 2013an betetzen jarraitutako zigorrak.

Oraingoan ere oso balantze positiboa egin da. Parte-hartzaileengan emaitza positiboak sumatzen dira; aldaketak izaten dituzte maila afektiboan, jokabidekoan zein kognitiboan, bereziki giza harremanak, bikote- eta familia-harremanak zehazkiago, ulertzeko modu berriak eta bidezkoak barneratzearekin lotuta.

  2013AN BERTAN PROGRAMAN SARTUTAKOAK AURREKO URTEETAN SARTUTAKOAK OROTARA
ARABA 14 19 33
BIZKAIA 76 117 193
GIPUZKOA 28 0 28

 

2014KO AURREKONTUA

Eusko Jaurlaritzak Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua finantzatzen eta kudeatzen du 2011ko abuztuaren 8tik aurrera. Epaileek delitu txikiak egin dituztenei ezarritako zigorrak betearazteaz arduratzen da. Eusko Jaurlaritzak 803.000 € inbertituko ditu zerbitzu horretan 2014an.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @etxegoyen_irun
    2014.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: El "Servicio Vasco de Gestión de Penas" atendió en 2013 a 8.982 personas condenadas por delitos menores @Irekia http://t.co/

  • @jerkoreka
    2014.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    El "Servicio Vasco de Gestión de Penas" atendió en 2013 a 8.982 personas condenadas por delitos menores @Irekia http://t.co/gfOjeab8Gy

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)