Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Irekita dago Gasteizen 171 alokairuko etxebizitza sozialen esleipenean parte hartzeko epea

2014.eko apirilak 25

Gasteizko Salburua auzoan alokairuko 171 etxebizitza sozialen esleipen-prozeduran parte hartzea borondatezkoa izango da eta apirilaren 29tik maiatzaren 14ra arteko epean eman beharko da izena, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak sinatutako esleipen-hasierako aginduaren arabera (EHAA, 2014ko apirilak 15).

Iliada pasealekuko 6-8-10 zenbakietako etxebizitzak. Etxebizitza hauek energia-kalifikaziorik altuena dute: A. Hori dela-eta, etorkizuneko jabeek % 70 ere aurreztuko dute. Europan 2020rako jarriak dauden energia-eskakizunak baino aurrerago doaz.

Esleipen-prozeduran parte hartu ahalko dute Gasteizen edo Araba erdialdeko udalerri batean alokairuzko etxebizitza bat eskatu dutenek eta, gainera, 2012ko errentari dagokion zerga-ekitaldian gutxienez 3.000 euroko eta gehienez 25.000 euroko urteko diru-sarrera haztatuak izan zituztenek.

Era berean, alokairu erregimeneko etxebizitza sozialon esleipena barematutako puntuazio ordenari jarraiki egingo da (prozedurarekin bat egin duten pertsonen edota bizikidetza-unitateen puntuazioa, alegia), eta ez da zozketarik izango. Horretarako, kontuan hartu dira Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairu-erregimenean izena emandako antzinakotasuna, diru-sarrerak, errolda eta etxebizitza-behar bereziaren inguruabarrak. 

2013-2016 aldirako Etxebizitzako Plan Zuzendariaren lehen ardatz estrategikoa alokairuzko etxebizitzetarako sarbidea indarrez bultzatzea denez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak etxebizitza duin, egoki eta irisgarrirako sarbidea errazteko beste urrats bat eman du, alokairuko etxebizitza-parkea handituta.

Interesdunek www.etxebide.euskadi.net web gunean eman ahalko dute izena, edota ETXEBIDEk bidalitako jakinarazpena atzealdean sinatu, eta helbide honetara birbidalita:

-       Posta arruntaren bidez: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Samaniego 2, 01008 Gasteiz, Araba.

-       Aurrez aurre: ZUZENEAN Herritarren Arreta, Ramiro Maeztu 10, behea, 01008, Gasteiz, Araba.

Pertsonaren batek esleipen-prozeduran parte hartzeko baldintzak bete gabe ematen baldin badu izena, bere eskaera bertan behera geratuko da. Era berean, esleipenari uko egiteak Etxebideren Erregistroan baja jasotzea ekarriko du, hala nola izena emateko 2 urteko debekua.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak alokairu-erregimenean esleituko dituen sustapen hauei buruz informazio gehiago izateko, kontsultatu webgunea (www.etxebide.euskadi.net) edota deitu 012 telefonora. Bertan azaltzen dira sustapen bakoitzean parte hartzeko bete beharreko baldintzak.  

 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2014.eko uztailak 08

    La Delegación Territorial de Vivienda de Araba está estudiando el recurso de alzada que ha presentado frente a su exclusión del procedimiento de adjudicación de 12 alojamientos dotacionales en Iruña de Oca.

    Una vez se analice su expediente, así como las alegaciones que ha presentado, se pondrán en contacto con usted, bien requiriéndole más información o documentación para su resolución, bien notificándole la resolución del recurso, en el sentido que fuera ajustado a la normativa vigente en materia de vivienda de protección pública.

    Departamento de Empleo y Políticas Sociales
    Dirección de Gabinete y Comunicación

  • 2014.eko uztailak 04

    HOLA ME LLAMO JOSE JOAQUIN HE ENTRADO EN EL SORTEO DE IRUÑA DE OKA Y ME HAN EXCLUIDO POR TENER OTRA VIVIENDA ADJUDICADA QUE NO TENGO YA HICE LA RECLAMACION EN ZUZENEAN CUANTO TARDAN EN CONTESTARTE ? DONDE PUEDO MIRAR LAS ADJUDICACIONES POR QUE EN ZUZENEAN NO APARECE NADA CON MI EXPEDIENTE :SD1-01088/13

  • 2014.eko maiatzak 20

    GRACIAS POR LA RESPUESTA PARA MIRAR LAS 12 VIVIENDAS DE NANCLARES COMO DEBO HACER O DONDE ME PUEDO DIRIGIR

  • 2014.eko maiatzak 16

    Hola...
    En caso de ser un de los adjudicatarios cual seria el precio minimo o Máximo a pagar por un alquiler.
    Gracias

  • 2014.eko maiatzak 16

    Deberían de aportar la información de fechas de publicación de los listados de admitidos, tiempo de reclamaciones y fechas de entrega de llaves.
    Muchas gracias.

  • 2014.eko maiatzak 15

    Hola.
    Me gustaría saber , una vez finalizado el período de inscripción, cuál es el plazo aproximado para conocer los resultados de las adjudicaciones y cómo( o dónde) nos podemos enterar.
    Gracias.

  • 2014.eko maiatzak 12

    Buenas,

    Sería importante saber fechas de adjudicación por un lado, y la más importante para avisar a las personas arrendadoras, cuándo darían las llaves.

    Eskerrik asko!

  • 2014.eko maiatzak 11

    Cuando dicen si te han adjudicado o no una vivienda ?

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2014.eko maiatzak 08

    Estimado Jose Joaquin Miron Villar, en la actualidad, la normativa no prevé la opción de cambiar de vivienda de alquiler por motivos de cercanía o proximidad. Sin embargo, este año está prevista la adjudicación de 12 alojamientos dotacionales de alquiler en Iruña Oka que pueden ser de su interés.

    Estimado Manu Villarraso, efectivamente, es un aviso que hace referencia al plazo de inscripción que se abrió el 29 de abril para la promoción de 171 viviendas en alquiler en Vitoria-Gasteiz. La comunicación sobre la misma la debería haber recibido con anterioridad. Si no es así, y está interesado en participar en la adjudicación de esta promoción, acuda a la oficina de Zuzenean en Ramiro de Maeztu, 10 bajo, y solicite un formulario de inscripción. El plazo de inscripción finalizará el 14 de mayo.

    Estimada Maria Sanchez, el requisito de empadronamiento para la promoción de 171 viviendas en alquiler en Vitoria-Gasteiz es estar empadronado en la Comunidad Autónoma del País Vasco con fecha de 15 de abril de 2014. La discapacidad de movilidad reducida y la discapacidad psíquica se tienen en cuenta a efectos de adjudicación de vivienda adaptada o de baremación, pero sólo si las personas lo acreditan en el momento de la inscripción en el Registro de Solicitantes de Vivienda. Es decir, para poder participar, deben estar de alta en el Registro antes mencionado.

    Departamento de Empleo y Políticas Sociales
    Dirección de Gabinete y Comunicación

  • 2014.eko maiatzak 06

    Hola somos una familia que estamos viviendo en Nanclares de la Oca una vez ajudicado podria pedir el cambio a Nanclares o Zalbagana por cercania? Gracias

  • 2014.eko maiatzak 05

    He recibido hoy, 05/05/14, este SMS:

    "Etxebizitza sustapenetan izen emateko epea irekiko dela komunikatuko zaizu / Se te va a comunicar apertura de inscripcion en promociones de vivienda"

    ¿Se refiere al plazo de inscripción que se abrió hace una semana? Como me informen Si estoy interesado, ¿puedo a apuntarme al Etxebide ya o tengo que esperar a recibir la carta?

  • 2014.eko maiatzak 02

    Hola queria hacer una pregunta mis padres tienen empadronamiento nuevo y son descapacitados. Se puede participar en el sorteo?

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)