Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Elkarrizketa Carlos Aguirreri Onda Cero-n: “urte arteko tasa positiboetara hurbiltzen ari gara”

2010.eko maiatzak 12

Carlos Aguirre Ekonomiako sailburuak gaur bertan esan du, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren (BPGd) hazkundeari dagokionez, oraingoa positiboa izan den elkarren segidako bigarren hiruhilekoa dela, eta "urte arteko tasei dagokienez, horixe baita garrantzitsuena, apurka-apurka gabiltzala hurbiltzen tasa positiboetara".

Bilboko Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean, Aguirrek aipatu du BPGd-ren hazkundea % 0,1ekoa izan dela EAEn aurtengo lehenengo hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, eta aldiz, urte arteko aldaketak % 0,6ko beherakada izan duela.

"Hazkunde txiki samarra da, baina hazkundea da", adierazi du sailburuak. Era berean azpimarratu du "lehenengo hiruhilekoaren azken zatian eta bigarren hiruhilekoaren lehenengo zati honetan ekonomia pixka bat gehiago bizkortzen dela, eta, beraz, une honetan seguru asko urte arteko tasa positiboen inguruan egongo garela".

Defizit publikoa murrizteko Rodríguez Zapatero presidenteak gaur iragarri dituen neurriei dagokienez, sailburuak zehaztu du Euskal Autonomia Erkidegoak "defizitari eusteko duen egoera, beharbada, beste autonomia-erkidego batzuetan baino eramangarriagoa dela, agian lehenago ezarri ditugulako gastuen neurriak, edo agian gure kontu publikoek nolabaiteko tartea zutelako hori lortzeko".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre