Berriak Osasuna
Eu

Kirol Errezeta: Osasun agindu pertsonalizatua, kirolaren eta jarduera fisikoaren bitartez

2014.eko apirilak 25

Getxon egiten ari dira proiektu pilotua, Osakidetzaren Uribe eskualdearen eta Getxo Kirolaken eskutik

  • Kirol-errezeta ekimenaren helburua da pertsona bakoitzari egokitutako ariketa fisikoaren bidez osasuna hobetzea, eta datozen hilabeteetan Euskadi osora zabaltzea da helburua
  • Getxo Europako Kirol Hiriburu izango denez 2014an, errekonozimendu horretarako antolatutako jarduera-programaren barruan prestatu dute ekimen hau.
  • Getxoko Osakidetzako osasun-zentroetako osasun-profesionalek eta kirol-kudeatzaileek gauzatuko dute programa elkarlanean
  • Kirol-errezeta Getxoko osasun-zentroetako osasun-profesionalek emango dute, maiatzetik aurrera
Pertsonen osasuna faktore askoren araberakoa da. Nabarmentzekoa da bizi-estiloa, osasunean eragiten duten faktoreen % 40 baita.

2013-2020 Osasun Planaren arlo nagusietako bat inguru eta ohitura osasungarriak sustatzea da. Jor Darpón Osasuneko sailburuak duela gutxi Legebiltzarrean azaldu zuenez, planaren helburua Euskadin bizi diren pertsonen osasuna hobetzea da.

2013ko EAEko Osasun Inkestaren bidez bildutako datuen arabera, Euskadiko emakumeen % 34 eta gizonen % 27 inaktiboak dira, hau da, ez dituzte OMEk osasun-onurak lortzeko definitu dituen ariketa fisikoko gutxienekoak betetzen. Datuak kontuan hartzeko modukoak dira munduan heriotza gehien eragiten dituen laugarren kausa aktibitaterik eza dela kontuan hartzen badugu.

Ariketa fisikoa egiteak heriotza goiztiarreko arriskua prebenitzeaz gain, gaixotasun koronarioak, arterietako hipertentsioa, diabetesa, ictusa, bularreko eta koloneko minbizia eta depresioa izateko arriskua txikitzen du. Gainera, gizentzea saihesten du eta bihotz- eta arnas-ahalmena, hezurren eta giharren egoera eta loaren kalitatea hobetzen ditu.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuaren arabera, ariketa fisikoa patologia kronikoak dituzten pertsonentzako da bereziki garrantzitsua, zahartzaroan mendekotasuna saihesten baitu, eta gaixotasun kronikoak prebenitzeko eta tratatzeko lagungarria delako. Ariketa fisikoaren bidezko tratamendu terapeutikoak pazienteen gaixotasunei aurre egiten eta jasaten laguntzen du; horrenbestez, pazienteen funtzioetan eragin onuragarria du. «Osasun Sailaren eta Osakidetzaren ildo estrategiko baten xedea gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen beharrei eta gizartearen zahartzeari erantzuna ematea da, esan du Jon Darpónek.

Hala ere, osasun-arduradunek badakite ohiturak, bizi-estiloak eta jokabideak aldatzea zaila dela. Horregatik, beharrezkotzat jo dute motibazioaren bidez hainbat alderdi kontzientziazioaren bidez jorratzea eta gomendioak jarraibide zehatz eta babestu bihurtzea. Hau da, pertsona bakoitzaren beharretara egokitzea.

Hala, ariketa fisikoa eta kirola barne hartzen dituen bizimoduaren aldeko alderdiak aintzat hartuz, eta Osasun Planaren ildoei jarraituz, Osakidetzaren Uribe eskualdeak osasun-arazo batengatik osasun-zentroetara joaten diren pertsonak kontzientziatzeko beste modu bat sortu dute: kirola errezetatzea.

Zer da kirol-errezeta?

Kirol-errezeta kirola eginez hobetu daitekeen patologia bat dutenei eta gainerako herritarrei zuzenduta dago. Osasun-zentroetako profesionalek dakite ondoen zein den pazienteen egoera, eta, sendagaiak ez ezik, ohitura osasungarriak ere errezeta ditzakete, osasun-egoera hobetzeko.

Osasuneko sailburuak azaldu duenez, orain arte kirola egitea gomendatu egiten zen, baina aurrerantzean agindu egingo da. «Familia-medikuak eta erizainak ezagutzen dituzte pazienteak ondoen, eta, kirol-errezetaren bidez, gehien komeni zaien kirola edo ariketa fisikoa egitea aginduko diete, motibo hauetan oinarrituta: aurreikusitako onurak, patologiak eragindako mugak, gustu pertsonalak eta motibazioa eta norberak duen denbora», adierazi du.

Errezetari esker, pazientea kirol-profesional batekin bilduko da ezer ordaindu behar izan gabe, kasu honetan, Getxo Kirolak erakundekoa, eta hark gehien komeni zaion ariketa fisikoa pazientearen beharretara eta gustuetara egokituko du. Gaur egun, 300 jarduerako baino gehiago eskaintzen dira; beraz, zaila da bakoitzarentzako egokia ez den bat aurkitzea.

Kirol- eta osasun-profesionalek «tratamenduaren» aurrerapenen eta emaitzen segimendua eta ebaluazioa egingo dute.

Ekimena Getxon, 2014ko Kirolaren Europako Hirian, sortu eta estreinatu da. Horretan zerikusi apartekoa izan du Sailaren eta Udalaren, bereziki Kirol Zinegotzigoaren, arteko lankidetzak. Jon Darpón sailburuaren ustez, taldeko lan hau «balio handikoa da, erakundeen eta sektoreen arteko lankidetzagatik, eta hurrengo hiletan Euskadiko gainerako udalerrietara zabaltzeko abiapuntua baita».

 

Gasteizen, 2014ko apirilaren 25ean

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gervicen
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @coplefmadrid: ¿Por qué no extendemos la "Receta Deportiva" a todo el territorio nacional? https://t.co/rZ7cqvjW9k #DebateSanitarioANIS…

  • @COLEFGalicia
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @coplefmadrid: ¿Por qué no extendemos la "Receta Deportiva" a todo el territorio nacional? https://t.co/rZ7cqvjW9k #DebateSanitarioANIS…

  • @AlfValderrey
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @coplefmadrid: ¿Por qué no extendemos la "Receta Deportiva" a todo el territorio nacional? https://t.co/rZ7cqvjW9k #DebateSanitarioANIS…

  • @DecafydUCLM
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @coplefmadrid: ¿Por qué no extendemos la "Receta Deportiva" a todo el territorio nacional? https://t.co/rZ7cqvjW9k #DebateSanitarioANIS…

  • @aliciacoplef
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @coplefmadrid: ¿Por qué no extendemos la "Receta Deportiva" a todo el territorio nacional? https://t.co/rZ7cqvjW9k #DebateSanitarioANIS…

  • @carlotadr22
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    @PmOlmos no proponemos medidas concretas,proponemos una estructura para todas las edades y todas las patologías como https://t.co/YURSkv4TsJ

  • @JoseAngelDiaz91
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @coplefmadrid: ¿Por qué no extendemos la "Receta Deportiva" a todo el territorio nacional? https://t.co/rZ7cqvjW9k #DebateSanitarioANIS…

  • @carlotadr22
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @coplefmadrid: ¿Por qué no extendemos la "Receta Deportiva" a todo el territorio nacional? https://t.co/rZ7cqvjW9k #DebateSanitarioANIS…

  • @coplefmadrid
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    ¿Por qué no extendemos la "Receta Deportiva" a todo el territorio nacional? https://t.co/rZ7cqvjW9k #DebateSanitarioANIS cc @ConsejoCOLEF

  • @KARITTE1
    2015.eko abuztuak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @igonzalezh: Oyendo en @HoyPorHoy de la #recetaDeportiva de #getxo #getxokirolak #IniciativasQueMolan http://t.co/IQCGseBoST Cc @RaquelB…

  • @Evoca7
    2015.eko abuztuak 13

    Comentario de Twitter:
    Receta Deportiva: Prescripción de salud personalizada a través del deporte y la actividad física http://t.co/nvazlbuZeC

  • @igonzalezh
    2015.eko abuztuak 13

    Comentario de Twitter:
    Oyendo en @HoyPorHoy de la #recetaDeportiva de #getxo #getxokirolak #IniciativasQueMolan http://t.co/IQCGseBoST Cc @RaquelBlascoR

  • @ibarrakiroldegi
    2014.eko apirilak 30

    Comentario de Twitter:
    Receta Deportiva: Prescripción de salud personalizada a través del deporte y la actividad física http://t.co/u9ZPe76deT

  • @Periodico_Getxo
    2014.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @nicolas_angela: Médicos de familia recetan deporte en Getxo, ¿se extenderá? http://t.co/brizMFpVEu

  • @nicolas_angela
    2014.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    Médicos de familia recetan deporte en Getxo, ¿se extenderá? http://t.co/brizMFpVEu

  • @vllona
    2014.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    Receta Deportiva: Prescripción de salud personalizada a través del deporte y la actividad física http://t.co/BvEhLGuv7w

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)