Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Atzerriko Unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura Irakasteko Prestakuntza Ikastaroa (Excellence in Basque Studies IV)

2014.eko apirilak 24

Aurtengo programa hiru egun iraungo du, uztailaren 7tik 9ra

Parte hartzeko bekak eskatzeko epea, zabalik

 

Etxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura Irakasteko Prestakuntza Ikastaroa (Excellence in Basque Studies IV) antolatu du aurtengoan ere, UPV-EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan. Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria den Mari Jose Olaziregik zuzendu duen programa sekula baino luzeagoa izango da –hiru egun iraungo ditu, uztailaren 7tik 9ra- eta bertan, besteak beste, literatura, zinea, antzerkia eta genero-ikasketakizango dira mintzagai, dela hitzaldietan, dela mintegi praktikoetan.

Etxepare Euskal Institutuak 34 irakurletza ditu gaur egun Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ditu. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza-arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko hiru urteetako bide beretik.

Irakasleen artean atzerriko adituak nahiz bertakoak izango dira - Elena Delgado (University of Illinois at Urbana Champaign), Jo Labanyi (University of New York), Luis Martín-Estudillo (University of Iowa), Karlos Cid Abasolo (Universidad Complutense de Madrid),Clara Montero(Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako zuzendaria), Miren Azkarate (UPV-EHU), Lourdes Elosegi (HABE)-.

Mintegi praktikoak, berriz, Etxepare Euskal Institutuaren sareko hainbat irakurlek emango dituzte -Olatz Sanchez Lamikiz (Universidad de Chile), Nerea Arruti (University of Aberdeen), Arantzazu Fernandez (UNED Madril), Aritz Galarraga (Universitat Autónoma de Barcelona)-.

Ikastaroan parte hartzeko bekak eskatzeko epea apirilaren 30ean amaituko da eta matrikula merkeagoa izango da maiatzaren 1etik 31era eginez gero (80 €). Ekainaren 1etik aurrera prezioa 92 €koa izango da. Ikastaroa irekita dago da nahi duen edonorentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau