Beltrán de Heredia eta Oregi sailburuak, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako pregoian
- Erretretan eta Arabako zaindarien beste ekitaldi batzuetan parte hartuko dute asteburuan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako pregoian parte hartu dute gaur gauean, Gasteizko Principal antzokian. José Ángel Suárez Espinosa magoak aurkeztu du, eta Javier de Andrés Arabako Ahaldun Nagusia izan da buru.
Oregik eta Beltrán de Herediak Foru Aldundiko kideak eta Arabako Batzar Nagusietakoak agurtu dituzte, Juan Antonio Zárate barne, bai eta Gasteizko Udaleko ordezkariak eta lurraldeko beste udalerri batzuetakoak eta Arabako gizartekoak ere.
María Senderos Oraa kazetariak aurkeztu du ekitaldia, eta Ertzaintzaren Arabako Miñoien atalak eta Foru Aldundiko txistulari eta atabalariek parte hartu dute.