
3.613 lagun artatu zituen 2013an Biktimei Laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren Doako Zerbitzuak (BLZ)
- Haietan, % 86,11 (3.111, alegia) genero-indarkeriaren emakumezko biktimak dira.
- Lurraldeka, Bizkaian erregistratu da kasu gehien 2013an; aurreko urtearekiko gorakada bakarra, berriz, Araba Lurralde Historikoan izan da.
- «Biktimari Laguntzeko Zerbitzua» Eusko Jaurlaritzak delituen biktima guztiei arreta integrala eta jarraitua emateko eskaintzen duen doako zerbitzu bat da.
3.613 lagun artatu zituen guztira 2013an Eusko Jaurlaritzaren «Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak», 2012an baino 17 gehiago, hain zuzen. 2013ko lagun guztietan, 2.543 kasu berriak izan ziren; gainerako 1.070ak arreta jasotzen lehenago hasitakoak ziren, 2013an zehar jasotzen jarraitu bazuten ere.
Lurraldeka, Bizkaian artatu zen kopuru handiena 2013an, aurreko urtearekiko gorakada bakarra, berriz, Araba Lurralde Historikoan izan da:
ARTATUTAKO LAGUN-KOPURUA, LURRALDEAREN ARABERA
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | OROTARA | |
2013. URTEA | 306 | 1.384 | 853 | 2.543 |
2013 BAINO LEHENAGOKOAK | 408 | 377 | 285 | 1.070 |
OROTARA | 714 | 1.761 | 1.138 | 3.613 |
BILAKAERA URTEAREN ETA LURRALDEAREN ARABERA
2011. URTEA | 2012. URTEA | 2013. URTEA | |
ARABA | 488 | 588 | 714 |
BIZKAIA | 1.687 | 1.780 | 1.761 |
GIPUZKOA | 1.125 | 1.228 | 1.138 |
OROTARA | 3.300 | 3.596 | 3.613 |
Sexuari dagokionez, berriz, oso nabarmena da zerbitzuak 2013an artatutako gizonen eta emakumeen arteko aldea. Zehazki, hauek izan ziren kopuruak: 3.111 emakume eta 502 gizon (% 86,11 eta % 13,89, hurrenez hurren).
ARTATUTAKO LAGUN-KOPURUA, SEXUAREN ETA LURRALDEAREN ARABERA
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | OROTARA | |
GIZONAK | 80 - 11.2% | 207 - 11.8% | 215 - 18.9% | 502 - 13.89% |
EMAKUMEAK | 634 - 88.8% | 1.554 - 88.2% | 923 - 81.1% | 3.111 - 86.11% |
OROTARA | 714 | 1.761 | 1.138 | 3.613 |
Salatutako delituari erreparatuta, genero-indarkeria da Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu honetara jotzeko kausa ohikoena, 1.862 hain zuzen (kasuen % 51), ondoren delitu orokorrak, 1.247 kasu (% 34,1) (indarkeriako beste kategorietan sailkatu gabeak dira horiek); gero, familiaren barruko indarkeria-kasuak datoz, 503 kasu, guztien % 13,7. Hiru kategoria horien oso atzetik, haur lapurtuen kasuak datoz (21 kasu; % 0,5) eta zirkulazio-istripuen ondoriozkoak (% 0,4).
BLZ-RA JOTZEKO MOTIBOA
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | OROTARA | |
GENERO-INDARKERIA | 430 | 880 | 552 | 1.862 |
DELITU OROKORRAK | 201 | 637 | 409 | 1.247 |
FAMILIA BARRUKO INDARKERIA | 78 | 231 | 194 | 503 |
HAUR LAPURTUAK | 2 | 7 | 12 | 21 |
ZIRKULAZIO-ISTRIPUAK | 3 | 6 | 6 | 15 |
OROTARA | 714 | 1.761 | 1.173 | 3.648 |
Esku-hartzearen motiboaren arabera, arreta gehienak lesioek eraginak izan ziren (1.332 kasu, % 36,5), gehienetan tratu-txarren ondorioz (1.099 kasutan, % 30,1ean, hain zuzen); horien ondoren ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren kontrako delituak datoz (587 kasu, % 16,05 –kalteak, iruzurra, lapurreta, ebasketa...) sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren kontrakoak hurrena (403 kasu, % 11,04). Horiez gain, familia-harremanen kontrako 344 delitu erregistratu ziren (% 9,4) eta 278 gehiegikeria-kasu.
BIKTIMARI LAGUNTZEKO ZERBITZUA
Eusko Jaurlaritzak delituren bat pairatu duten biktima guztiei eskaintzen dien doako arreta-zerbitzu bat da. Legelariz, gizarte-langilez eta psikologoz osatutako lan-taldea du zerbitzuak eta zeregin hauek betetzen ditu:
- Biktimak informatzea beren eskubideei eta lege-prozedurei buruz (erantzukizun zibila, doako aholku juridikoa, zigor-ekintzak, laguntza ekonomikoak, gizarte-baliabideak eta abar).
- Hasierako arreta zehatza ematea (egin beharreko izapideak eta badaezpadako neurriak abian direla egiaztatzea, arazoari buruzko ifnroazmio konkretua, sare sozio-sanitariora bideratzea, familiarekiko harremanak eta abar).
- Arreta jarraitua ematea (informaziojarraitua, bilakaeraren segimendua, laguntza psikologikoa, arreta sozialeko zerbitzuetara bideratzea, epaiketa zein deklarazioetara laguntzea eta abar).
- Baliabide indibidual eta sozialak mobilizatzea.
- Babes-agindua duten biktimei laguntzea (Organo judizialak gizarte-zerbitzuekin koordinatzea, biktimak zer behar dituen jakitea, Epaitegietara informazioa etengabe helaraztea).
-
2014-04-23
Comentario de Twitter:
El servicio gratuíto de atención a las víctimas del Gobienro vasco atención en 2013 a 3.613 personas @Irekia http://t.co/PRFx7rUYKr