Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Basauri Bilboko Trenbide Metropolitarraren sarean behin betiko sartzetik hurbilago

2010.eko maiatzak 12

Iñaki Arriola sailburua 2. lineako Ariz-Basauri tunelaren "kale" edo bat egite ekitaldian izan da gaur

Gaur egungo egoera ekonomikoa dela eta, "orain inoiz baino gehiago baliabideak ondo baino hobeto erabili behar ditugu lehentasun eta estrategikoak diren proiektuak zeintzuk diren erabaki behar dugu eta hartu beharreko erabakietan arduraren printzipioa izan behar dugu gidari beti", adierazi du Arriolak.  

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua, Iñaki Arriola, Bilboko Trenbide Metropolitarreko 2. lineako Ariz-Basauri tunelaren "kale" bat egite ekitaldian egon da.

Ekitaldia Kale Nagusia 20ko kalexkaren azpian burutu da, Basauri erdialdean, 30 metroko sakoneran. Horretarako, Sarratu aldetik datorren lugorri makinak 1.193 metro hondeatu behar izan ditu, eta Bidasoa aldetik etorritakoak, berriz, 915 metro. 

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua, Iñaki Arriola eta Basauriko Alkatea, Loly de Juan eta Bizkaiko Ahaldun Nagusia, José Luis Bilbao egon dira gaur goizean Bilboko Trenbide Metropolitarreko 2. lineako Ariz-Basauri tunelaren "kale" edo bat egite ekitaldian. 

"Arduratsu jokatu behar dugu eta baliabideak arretaz kudeatu herritarren ongizatea hobetzeko inbertsioak bultzatzeko", adierazi du sailburuak. Horretarako, erakundeen arteko lankidetzak "normaltasunaren ibilbidea jarraitu behar du", gaineratu du.

Gaur egungo egoera ekonomikoa dela eta, "orain inoiz baino gehiago baliabideak ondo baino hobeto erabili behar ditugu lehentasun eta estrategikoak diren proiektuak zeintzuk diren erabaki behar dugu eta hartu beharreko erabakietan arduraren printzipioa izan behar dugu gidari beti", azaldu du Arriolak. 

Deskribapen teknikoa 

Ariz-Basauri zatia 2.372,40 m da luze, Basauriko udalerrian garatzen da oso-osorik, eta Bilboko Trenbide Metropolitarraren 2. linearen amaiera eratzen du. 

Lanaren hasiera Sarratu auzoan dago, Arcelorreko lantegiaren ondoan, eta aire zabaleko 77,50 m-k osatzen dute. Zati hori, une honetan ustiatzen den linearen aurreko zatiarekin (Etxebarri-Ariz eta Arizeko kotxetegietara sartzeko adarra) lotzen da. Gainerako 186,70 m-ak tunel faltsuan doaz, eta ibilbidea amaitzeko, trenbide bikoitzerako tunel zulatua, 2.108,20 m-koa.

Basauri zatiak bi geltoki ditu, biak ere haitzuloan eta geltokien arteko gutxi gorabeherako tartea kilometro ingurukoa da. Arizeko geltokia Leon kalearen azpian dago, eta Basauriko geltokia Gipuzkoa kalearen eta Marcelino González kalearen artean, Basozelai eta Kalero auzo jendetsuei zerbitzua eskaintzeko. 

Arizeko geltokiak bi sarrera izango ditu kanpotik, haitzuloaren alboetara lotutako eskailera mekanikoen bitartez, bat Valentzia kalean eta bestea Kale Nagusian. Azken horretan igogailu bat ere egongo da, Leon kalean, mugikortasun urriko erabiltzaileentzat.

Basauriko geltokiak hiru sarrera izango ditu, haitzuloaren burualdera loturik. Lehenbizikoa Basozelai kalean egongo da, Udaletxearen ondoan, eta eskailera mekanikoak izango ditu. Bigarrena Bidasoa kalean dago, eta maila aldaketa txikia denez, gurpildun pasabideak ditu. Hirugarrena, Gipuzkoa kalean dagoen igogailu bikoitza da.  

Ponpaketa putzuak, larrialdietarako aireztapenak eta nasa azpiko xurgapenerako aireztapenak dira lineako tunelak eta geltokiak dituzten gainerako lan singularrak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua.