Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzaren toki erakundeetarako laguntzek 2.500 lanpostu sortzea ahalbidetuko dute

2014.eko apirilak 22

Eusko Jaurlaritzak ordainketa agindu du gaur EAEko erakundeek laguntzen azken deialdian enplegua sustatzeko aurkeztu dituzten 1.149 toki-proiektuak finantzatzeko.

 

Laguntza horiek oro har Lanbiden izena emandako pertsonen enplegagarritasuna hobetzera bideratuko dira. Jaurlaritzak liberatutako partidari esker –16 milioi euro inguru– EAEko 49 toki-erakundek hasi ahal izango dituzte Euskal Enplegu Zerbitzuak azken deialdian, 2013an, onartutako 1.149 proiektuak.

Jaurlaritzak urriaren 16an onartu zuen tokiko enplegua sustatzeko laguntzen deialdia 2013-2016 aldiko Enplegua Sustatzeko Programaren barruan. Lanbidek gutun bidez jakinarazi die jada toki-erakundeei aurrekontu-partida prest dagoela.

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetarako laguntza horiek enplegua sortzera bideratutako proiektuak abiaraztea dute helburutzat, lurraldearen garapen sozioekonomikoa eta modernizazioa ekarrita.

Guztira, hiru lurraldeetako erakundeek aurkeztutako proiektuei esker gutxi gora behera 2.500 enplegu sortzea aurreikusten da ekintzailetzako 1.149 jardueraren bitartez eta toki-garapeneko beste 226 ekintzaren bidez.

Gasteizko Udalak 2,73 milioi euro jasoko ditu, 4.07 milioi euro Bilbokoak, eta 1,30 milioi euro Donostiakoak.

Enplegua sustatzeko toki-proiektuak finantzatzeko laguntzetan lau ekintza hauek daude jasota:

 

Enpleguaren sustapena

Enplegua sustatzeko ekintzatzat hartzen dira ez-ohiko merkatuan egiten diren kontratazioak, baldin eta haien helburua lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea bada, berenkualifikazioa, gaitasun pertsonalak eta motibazioa sustatuko dituen aldi baterako lan-esperientzia baten bitartez.

Esandako kontratazioak tokian-tokian sustatuko dira, eta toki-erakundeek egingo dituzte zuzenean; bestela, berriz, zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzen eta laneratzen diharduten enpresek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek, baldin eta haiek hitzartuta edota esleituta badago proiektuok mamitzea. Guztiek ere honako baldintzak bete beharko dituzte:

a)Tokian-tokian onura publikoko edota gizarte-intereseko jarduerekin lotuta egotea.

b)Erakundeen egitura-lanetan diharduten langileak ez ordeztea.

c)Kontratuek gutxienez hiru hilabete iraungo dute; edozer kontratazio-modalitatetan egin ahal izango dira, baina ez dira izango trebakuntza- eta ikastun-kontratuak.

d)Kontratuak lanaldi osoz edota lanaldi partzialez egin ahal izango dira (kontratu partzialek jardunaldiaren % 50 izan beharko dute gutxienez).

e) Kontratatutako langabeek Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, lan-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute.

f) Eskualde edota udalerri batean orotara kontratatzen diren pertsonen % 30ek, gutxienez, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak izan beharko dute.

Gainerako ehunekoak honako kolektibotakoren batekoak beharko du izan: 35 urtekoak edo goragokoak, gutxienez sei hilabetez lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden 45 urtetik gorakoak, epe luzeko langabeak, gizarte-bazterkeria jasateko arriskua duten pertsonak, desgaitasuna daukaten pertsonak, familia-erantzukizuna duten emakumeak eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.

 

Tokian tokiko ekintzaileak babestea

Laguntza hauen helburua da enpresa-ekimenen sorrera babestea eta sustatzea; dela autoenplegua sustatzen dutenak, dela bestelako forma juridikoren batekin enplegu-gune eta interes estrategikoko sektore berriei lotuta daudenak lurralde-esparru bakoitzean. Zerbitzu hauek eskainiko dira:

a)Bideragarritasun-analisia, enpresa-plana eta enpresaren osaketa egiteko eta abiarazteko aholkularitza.

b)Jarduera hasi eta hurrengo sei hilabeteetan aholkularitza eskaintzea, tokian tokiko enpresa-proiektuak sendotzen laguntzeko.

 

Kontrataziorako laguntzak

Laguntza hauen helburua Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeak ohiko lan-merkatuan eta toki-enpresetan kontratatzeko laguntza ekonomikoa ematea da. Kontratazioek ezaugarri hauek eduki beharko dituzte:

a)Kontratuek gutxienez hiru hilabete iraungo dute; edozer kontratazio-modalitatetan egin ahal izango dira, baina ez dira izango trebakuntza- eta ikastun-kontratuak.

b)Kontratuak lanaldi osoz edota lanaldi partzialez egin ahal izango dira (kontratu partzialek jardunaldiaren % 50 izan beharko dute gutxienez).

 

Enplegua sortzen laguntzen duten toki-garapenerako beste ekintza batzuk

Ekintza-ildo hau langabeziak bereziki astindutako eskualde eta udalerrietara dago bideratuta. Proiektuak balioesteko, irizpide hauek hartuko dira aintzat: berrikuntza, jasangarritasuna eta autonomia, langabeak lan-munduratzeko eta gizarteratzeko aukerak hobetzea, ingurua sozioekonomikoki suspertzea, proiektuaren bideragarritasuna eta enpleguaren sorreran aurreikusitako inpaktua.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlexOsg
    2014.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    Las ayudas del Gobierno vasco a las entidades locales posibilitarán la creación de 2.500 #empleos. http://t.co/UKkEGo80dY

  • @CyberEuskadi
    2014.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    "Las ayudas del Gobierno vasco a las entidades locales posibilitarán la creación de 2.500 empleos" http://t.co/ecHleCMpUY

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)