
Ingurumen Sailak EAE-ko Geodibertsitate Estrategia 2020 eta Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioari amaiera emango dio
Hiru hilabeteren zehar, herritarren, interes-taldeen eta herri-administrazioen ekarpenak jaso ondoren, Geodibertsitate Estrategia eta EAE-ko Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioa, gizarteak planteatutako eskaerak eta aldaketak kudeatuko diren azkenengo fase berri batean sartuko da.
Hiru hilabete iraun duen partaidetza publikoaren prozesuak, Estrategia hasierako dokumentuak 10.000 bisita baino gehiago jaso ditu Irekia atariaren bitartez. Zehatz-mehatz 76 erakundek 244 ekarpen egin dituzte (101 estrategiari, eta 143 Inbentarioari buruz). Honez gain, aurkezpen publikoaren aldi honetan Estrategiaren edukiei buruz EAE-ko 336 eragile informatuak izan dira, eta 131 bilera, harreman eta elkarrizketa egin dira. Azkenik, ehun baino gehiagoko material gauzatu dira.
Lehenengo fase hau gauzatzeko metodologia bat jarraitu da, prozesuaren aurkezpena nahiz lan materialen ematea egin diren elkarlaneko bileretan oinarritu dena. Halaber email informatzaileak, fitxak, etabar, bidali dira: deiak eta elkarrizketa telefonikoak 120 udalerriei jarraipena eta zalantzak argitzeko. Honen gehigarri lez,, Interes Geologikodun Lekuen (IGLI) fitxa teknikoak bidali dira interpretazio zentroetara; eta kanpaina hauek sustatzeko jardueren diseinu eta martxan jartzea.
Egindako kanpaina nagusien artean Geopedia ekimena nabarmendu daiteke Facebook sare sozialean sartua, Euskal Herriko herritarrek interes geologikoko lekuen inbentarioa bete dituztela, euskal geografian gehien estimatzen dituzten lekuen argazki eta iradokizun bidalketaren bitartez.
Estrategiarako prozesu honetan parte hartu duten eragile ezberdinengan jasotako eskaerei buruz, estrategiei lehentasuna ematearen premia azpimarra daiteke, Administrazio ezberdinen artean lan guneak sortzea, Geodibertsitate Ondarearen kudeaketan eragile kopuru handiena osatzea, ondare geologikoaren kudeaketa eta zaintze /babesterako legedi baten beharra baloratzea, eta azkenengo dokumentuan aldaketa teknikoak sartzea, besteak beste.
Interes geologikoko lekuen inbentarioaren (IGLI) arabera, antzeman diren ondorio nagusienak EAEko Interes geologikoko lekuen inbentarioan IGLI-ak aldatzeko beharra izan da; IGLI berrien hautagaitza kudeaketa bat bultzatzearena izan da, diru-laguntza formulak bilatzea, IGLI-en onura eta baloreetan jartzea, eta dauden inbentario eta materialei onura ateratzearena baita.
Hurrengo urratsak, beraz, elkarturik dauden bi prozesuetan oinarrituko dira, alde batetik, gaur egunerarte planteatutako aldaketak eta hausnarketak berrikustea eta bestetik, IGLIen inbentarioa aztertu eta aldatzea, Estrategiaren lan-ildo bezala jasoko duen adituen talde baten eskuz.
Prozesu parte hartzailearen emaitza nagusiak eta prozesuaren metodologia ezagutzeko prozesuaren laburpen betearazlera sar daiteke. Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak, Amaia Barredok, EAE-ko Geodibertsitate Estrategia 2020 eta Interes Geologikoko Lekuen Inbentarioaren eraikuntzan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie.