Berriak
Eu

URAk Cristobal Valdes eta la bolako gainezkabideen arteko behin-betiko bypass-a ireki du

2014.eko apirilak 22

URAk ordezkatu ditu behin-behineko ur ponpaketak Gobela ibaiko Errekaganeko antzinako ibilguan. Horien ordez, Cristobal Valdes eta La Bolako gainezkabideen artean ur desbideratze bat ireki du, Cristobal Valdeseko gainezkabidetik uretan beherako ibilguan  ur emari egonkorra ahalbideratze aldera.

Hartara, gainezkabide bi horien artean 400 metrotako luzera duen hodi bat jarri du, uren ponpaketarako sistema barne, apirilaren 16an martxan jarri zena, behin ibaiaren estaldura eraisteko lanak bukatuta, 150 eta 180 kilometro-puntuen artean, orain arte behin-behineko hodi hori jartzea oztopatu zuena.

URAk 2013an Errekaganen lanak hasi zituenetik honako hauek egin dira: ibai ibilgua zabaltzea ahalbidetuko duten 227 pantailak (jarriko direnen %82a) eraiki dira, La Bolako Gainezkabidetik desbideratu da ura, eremuko arrain fauna tokiz aldatu da, Errekaganeko ibilgu hondoaren zorua egin da, eta urbanizazio lanei ekin zaie.

Momentu honetan, URAk falta diren azken 50 pantailak eraikitzean dihardu Gobela ibaiko tarte honetan, La Avanzada eta Villa Plencia artean. Baita Cristobal Valdes eta La Bolako gainezkabideen arteko ibai-ibilgua 6 metrotik 11 metrora zabaltzeko lanetan ere. Lan hauek egin ahal izateko, ura ohizko ibilgutik desbideratu behar izan da, eta, hartara, ibilgua lehor gelditu da. Hori izan da usai ezatseginak egotearen arrazoia.

URAk lanen egutegiari tinko eusten dio, 2014ko azken hiruhilabeterako I. fasea burutze aldera eta II. Fasearekin ekin aldera, Leioako zubira doana.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko