Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Agindua, Euskadiko kirol-federazioen 2014ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duena. (2014-04-15(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko apirilak 15

LABURPENA

2.350.000 EURO EUSKADIKO KIROL FEDERAZIOENTZAT

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskadiko kirol federazioen 2014ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen Agindua onartu du.

Diru-laguntza hauek eskuratu nahi dituzten entitateek, besteak beste, 2014ko kirol programen azalpenezko memoria aurkeztu beharko dute, honako puntu hauek zehaztuz: federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak; kirol-prestakuntzarako jarduerak; kirol parte-hartzailera bideratutako jarduerak eta desberdintasunak ezabatzeko eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak.

Deialdi honek 2.350.000 euroko diru kopurua du. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan