Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskal industriak Lanbide Heziketaren garapenaren alde egiten du apustu, bere lehiakortasuna bultzatzeko

2014.eko apirilak 15

Confebask-eko Industria Politikarako Batzordea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren artean gaur izandako bileran

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko Lanbide Heziketako sailburuordeak, Jorge Arevalok, Confebask-eko arduradunekin eta erakunde honetako Industria Politika Batzordeko enpresa gailenekin bilera izan du gaur, gure industriaren lehiakortasunaren mesedetan Eusko Jaurlaritza sustatzen ari den Lanbide Heziketako eredu berrian euskal enpresek izango duten lankidetza eta parte hartzean sakontzeko.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea eta Confebask-eko Presidente eta Idazkari Nagusi diren Miguel Angel Lujua eta Nuria López de Guereñuz gain, bileran parte hartu dutenen artean Confebask-eko kideen eta hainbat enpresatako ordezkariak ere izan dira, besteak beste, Iberdrola, Aernnova, Tubacex, Cie Automotive, Gamesa Corporativa, Electrotecnia Arteche, Mondragon Corporación, Sistemas Industriales y Navales eta Sidenor.

Bileran nabarmendu den bezala, Lanbide Heziketak berebiziko zeregina izango du gure ekoizpen ehunaren garapen eta lehiakortasunean, eta honenbestez, Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburutako bat zera da, Confebask-ekin batera euskal industriaren beharretara begira egongo den Lanbide Heziketako eredu berri bat sustatzea, baita egun dirauen hezkuntza eta ekoizpen sistemen arteko harreman emankorrean sakontzea ere, egunetik egunera konplexu, aldakor eta zorrotzagoa den merkatu global  batek ezartzen dituen erronkei erantzun emanez.

Euskaditik bultzatu nahi den eredu sozio-ekonomikoak berekin dakarren Euskal Herriko industriaren garapenak, eta berrikuntza eta aurrerapen teknologikoek ez dituztela soilik teknologi zentro eta unibertsitate boteretsuak eskatuko, baizik eta bereziki, Lanbide Heziketako zentroen parte hartzea ere, kontutan izanda gure industriak beharko duen giza baliabideen gehiengoak Lanbide Heziketatik etorri beharko duelako.

Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bide luze bat egin izan dute elkarrekin, Lanbide Heziketaren alorrean enpresen eta beraien giza baliabide beharrei erantzunak emateko saiatzen, alde guztien inplikazio eta konpromiso aktiboak euskal hezkuntza eredua Europako erreferentzia bilakatu arte, baita Alemaniaren kasuan bezala, alor honetan ibilbide luzea duten herrientzat ere.

Elkarlan honen adibide dira Lantokitako Prestakuntza Programa, 1999tik 165.000 gaztek baino gehiagok euskal enpresetan praktikak egitea ahalbideratu duena; Gure gazteek praktikak Europako enpresetan egiteko bidea egin duten Leonardo da Vinci eta Erasmus nazioarteko mugikortasunerako europar programak; baita formakuntza dualaren programak ere, Ikasi eta Lan (2007) eta, berriki, Hezibi (2012).

Gaur izandako bilkuraren helburu nagusietako bat lankidetza honi jarraipena ematea da, enpresen parte hartze aktiboago baten bidez gertuago izango duten Lanbide Heziketa bat ahalbidetzea, hasierako eta etengabeko lanbide heziketaren behar geroz eta handiagoa duen industria baten agertokian.

Zuzenetik euskal Lanbide Heziketaren egoera ezagutzeaz gain, Lanbide Heziketak eskaintzen dien aukera anitzen ezagutzan sakontzeko aukera izan dute enpresek bileran zehar, baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak alor honetan duen ikuspegi, helburu eta planak partekatzeko ere, elkarrekiko parte hartze eta inplikazio bide honetan aurrera egiteko guztion konpromisoa agerian geldituz.

Bestalde, 2014 urte gakoa izango da Lanbide Heziketarako, Lanbide Heziketaren Euskal IV Plana eta Lanbide Heziketaren lege berriaren diseinu eta elaborazioan aurrera egingo denez.

 

Bilbon, 2014ko apirilaren 15ean

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @TeknoLaguntza
    2014.eko maiatzak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @CyberEuskadi: "La industria vasca apuesta por el desarrollo de la FP para dar nuevo impulso a su competitividad" http://t.co/Gwd7m4Nk4C

  • @pnvbarakaldo
    2014.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    La industria vasca apuesta por el desarrollo de la FP para dar nuevo impulso a su competitividad http://t.co/cBfepgRSbj

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)