Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duena. (2014-04-15(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko apirilak 15

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK NATURA BABESTEKO LEGEAREN TESTU BATEGINA AURKEZTU DU

Aldaketa nabarmenena euskarazko bertsioan eman da, euskara tekniko eta juridikoan aurrerapauso garrantzitsuak izan baitira

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Natura Babesteko Legearen testu bategina aurkeztu du, 1994ko legea eta 2010eko bere aldaketa testu bakarrean jasotzen dituena artikulu, kapitulu eta xedapenak birzenbatuz eta euskarazko bertsioan aldaketa esanguratsuak eginez euskara tekniko eta juridikoan emandako aurrerapauso garrantzitsuak txertatuz.

Urriaren 10eko 2/2013 Legeak, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea aldatzen duena, honakoa ezarri zuen bere azken xedapenetako lehenean: Jaurlaritzari baimena ematen zaio lege hau indarrean sartu eta sei hilabeteko gehienezko epean testu bakar bat birsortzeko, honako hauek batzeko: Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea, lege hori aldatzen duen martxoaren 11ko 1/2010 Legea, eta lege hau; testu bategina onestea Naturzaintza-Euskal Herriko Natura Zaintzeko Aholku Batzordearen ardura izango da. Testu bategina aipatu legeak testu bakarrean bateratzera eta beharrezko artikuluak, kapituluak eta xedapenak berrizendatzera mugatuko da, hala nola numerazio berrira egokitzera legeen barne-bidalketak.

Legegintzako dekretu hau egitea aipatutako legebiltzarraren aginduaren ondorio da eta artikulu batzuk birzenbatu beharra ekarri du, baita Nekazaritza eta Arrantza Sailari egindako aipamen guztiak ordezkatzea honakoa jarriz: Euskal Herriko Administrazio Orokorrean baliabide naturalen antolamenduan eta naturaren babestean eskumena duen saila. Gainera, testu guztia berraztertu egin da hizkuntza ez sexista erabiltzea bermatzeko, aurreikusitako zigorren zenbatekoak pezetetatik eurotara eguneratzeko eta atzemandako hainbat akats zuzentzeko.

Aldaketa nabarmenena, hori bai, euskarazko bertsioan eman da. Izan ere, 1994ko legea onartu zenetik, aurrerapauso handiak eman dira arlo honetako euskara tekniko eta juridikoan. Hori dela eta, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen laguntzarekin idatzi da testu bateratua, gaztelerazko azken testua itzuli beharrean euskarazko testu propio bat sortu delarik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako testuak eta egun indarrean daudenak oinarri hartuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau