Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2015. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena. (2014-04-15(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko apirilak 15

LABURPENA

EAE-KO LAN EGUTEGIA 2015ERAKO

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du, Lan Harremanetarako Kontseiluari eta interesa duten gainerako kontsulta-organoei adierazi ostean.

Lan-auzietarako egun baliogabeak izango dira, ordainduak eta berreskuraezinak, urteko igande guztiak eta jaiegun hauek:

Urtarrilak 1, Urteberri Eguna.
Urtarrilak 6, Jaunaren Agerkundea.
Martxoak 19, San Jose.
Apirilak 2, Ostiral Santu Eguna.
Apirilak 3, Ostiral Santu Eguna.
Apirilak 6, Pazkoa Astelehena.
Maiatzak 1, Langilearen Eguna.
Uztailak 25, Santiago Apostolua.
Abuztuak 15, Andre Mariaren Igokundea.
Urriak 12, Jai Nazionala.
Abenduak 8, Sortzez Garbia.
Abenduak 25, Eguberri Eguna.

Era berean, 2015ean baliogabeak izango dira lanerako tokian tokiko bi jai ere, ordainduak eta berreskuraezinak; Enplegu eta Gizarte Politikako lurralde-ordezkariek ezarriko dituzte, udalerri bakoitzeko udalbatzak proposatuta. Baliteke egun horiek lurralde historiko bakoitzeko toki batean baino gehiagotan jai izatea.

Udalek proposamenak egin eta dagokien lurralde-ordezkaritzara bidali beharko dituzte; horretarako, hilabeteko epea izango dute, BOEn egutegi hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau