Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu Bilboko eta Gasteizko tranbiako zerbitzuetan Aste Santua dela eta

2014.eko apirilak 15

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu Bilboko eta Gasteizko tranbiako zerbitzuetan Aste Santuko ospakizuna dela eta

Zerbitzu aldaketak honako ezaugarri hauek izango dituzte:

BILBOKO TRANBIA

Aste Santuko prozesioak direla eta, datozen apirilaren 17an eta 18an, Bilboko tranbiek zirkulazioan eragina izango dute mozketa partzialekin.

Apirilaren 17an eta 18an zirkulazioa aldi baterako moztuko da Atxuri eta Pio Barojako geralekuen artean, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:

Azken irteera Atxuri-La Casilla 19:13an
Azken irteera La Casilla-Atxuri 18:56an

Lehen irteera Atxuri-la Casilla 21:28an
Lehen irteera La Casilla-Atxuri 21:11n

GASTEIZKO TRANBIA

Aste Santuko jaiak direla eta, apirilaren 17tik maiatzaren 4ra arteko egunetan, biak barne, kendu egingo da lanegunetako zerbitzu gehigarria.

Beraz, kendu egingo dira ondorengo tranbiak:

• Ibaiondo – Angulema: 8:42koa eta 12:35ekoa

• Gernikako Arbola – Angulema: 8:37koa

• Angulema – Ibaiondo: 9:04koa

• Lovaina – Ibaiondo: 13:03koa

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau