Berriak Lehendakaritza
Eu

Herritarrek Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak babesten dituzte

2014.eko apirilak 15

Gobernuaren eta sailburuen balorazioari buruzko txostena

 

Herritarrek urgentetzat eta garrantzitsutzat jo dituzte Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko hiru lan ardatzak: ekonomiaren berrindartzea (8,7ko urgentzia eta 9,1eko garrantzia, 0tik 10erako eskalan), bakea eta bizikidetza (7,9 eta 8,5 hurrenez hurren) eta estatus politiko berria Euskadirentzat (6,8 eta 7,2). Hiru lan ardatza hauen gaineko onarpen maila handia da kasu guztietan, gizarteak eskatzen duenaren eta Gobernuak proposatutako lehentasunen artean dagoen sintoniaren seinale. Datu horiek Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitaratu ditu.  

Gehiengoak uste du Gobernuak ezagutzen dituela zeintzuk diren herritarren beharrak (%57k asko edo nahikoa ezagutzen dituela uste dute). Gehienek uste duten arren oraindik ez dela bere egitasmoak nahikoa azaltzen ari (%52).

Inkestan aurrez proposatutako ezaugarriak, Gobernuak badituela uste dute biztanleek: Zintzotasuna (5,9, 0tik 10erako eskalan), Gestiorako gaitasuna (5,8), Euskadirako etorkizuneko egitasmo baten lidergoa izateko gaitasuna (5,7), Akordioak lortzeko gaitasuna (5,6) eta Herritarren arazoekiko hurbiltasuna (5,1).

EAEko arazoak konpontzeko Gobernuak duen gaitasunari buruz galdetuta, herritar gehienek (%51) adierazi dute badakiela nola konpondu baina denbora gehiago behar duela, eta %31k uste dute ez dakiela arazoak nola konpondu eta %7k Euskadiko arazoak ongi konpontzen ari dela.

Gobernuak eta bertako kideek herritarren oniritzia jaso dute

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Josu Erkoreka Gobernuaren bozeramailea dira Gobernuko kiderik ezagunenak (%95k eta %72k ezagutzen dituzte hurrenez hurren). Gobernuko gainerako kideen ezagutza maila txikiagoa den arren, kalifikatu dituztenen artean, gehienek aprobatu edo onetsi egiten dituzte sailburuak.

 Orokorrean, Gobernuaren jarduerak 5,7 puntuko kalifikazioa lortu du 0tik 10erako eskalan, duela urtebete baino hiru dezimal altuagoa (5,4). Gainera, biztanleek aurrez espero zutena betetzen ari da Eusko Jaurlaritza, eta %68k adierazi dute espero zuten bezala jokatzen ari dela.

Oposizioko inolako alderdik ez du lortu 5 puntutik gorako balorazioa, baina EH BILDUk lortu du puntuaziorik altuena (4,7), eta ondoren PSE-EEk (4,1). Balorazio dezente negatiboagoa jaso dute UPDk (2,8) eta PPk (2,6).

Euskal jendarteak positiboki baloratzen du egoera politikoa

Euskal biztanleriaren laurdenak egoera politikoa ona edo oso ona dela irizten diote (%25), eta erdiek erdipurdikoa dela uste dute (%52). %21ek uste dute egoera duela urtebetekoa baino hobea dela eta %54k berdina dela, soilik %19k uste dute orain dela urtebete baino okerrago gaudela egun. Aldiz, Espainiako Estatuan soilik %1ek uste dute egoera politikoa ona edo oso ona dela eta %15ek erdipurdikoa dela. Gainera, %36 dira Espainiako egoera politikoa orain dela urtebetekoa baino okerragoa dela uste duten espainiarrak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)