Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Afrikatik burrunba: Euskadiko Ikasleen Orkestraren kontzertu denboraldi berria

2014.eko apirilak 15
  • EIO-k Donostiako Orfeoi Gaztea eta Kenyako 11 perkusio jole gazte izango ditu alboan kontzertuetan
  • “Afrika” lanaren estreinaldia egingo dute, Donato Goienetxek idatzi eta Tomas Arguesek orkestrarako egokitua

 

Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO) osatzen duten 80 musikari gazteek, datorren apirilaren 22an hasiko dute aurtengo kontzertu denboraldia, berrikuntzaz beterik datorren denboraldia. Horietan nagusiena, honako hau: kontzertuetan Kenyako 11 perkusio jole gazterekin barera joko dutela. Gazte afrikarrok, Bloko del Valle elkartearen eskutik iritsi dira Euskal Herrira, Lamu (Kenya) hiriko umezurztegiko neska-mutilei musika irakasteaz arduratzen da elkarte soziokulturalaren eskutik. Kenyatik iritsitako danborrak burrunba gorenera iritsiko dira Donato Goienetxek idatzi eta Tomas Araguesek orkestrarako moldatutako “Afrika” lanaren estreinaldian. Era berean, EIOk alboan izango ditu Donostiako Orfeoi Gaztearen ahotsak ere. Euskadiko Ikasleen Orkestraren aurtengo kontzertu denboraldia entzuteko moduko izenburuarekin dator: Afrikatik burrunba.    

EIO Euskadiko hiru hiriburuetako Musika Kontserbatorioetako eta Musika Eskoletako ikasleek osatzen dute. 15 eta 18 urte bitarteko 80 neska-mutil, probak gainditu ondoren EIOra sartu direnak. Beste hitz batzuekin esanda, 18 urtetik beherakoen Euskadiko Orkestra Gaztea litzateke. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren hezkuntza-proiektua da EIO, duela bederatzi urte abian jarritakoa, eta helburu nagusia Musika Kontserbatorioetako eta Eskoletako ikasleei heziketa sinfonikoa eta orkestra-heziketa eskaintzea duena. Batetik, EIOk ikasleen motibazioa piztu nahi du, musika ikasketekin jarrai dezaten; eta bestetik, Kontserbatorioetan ikasleek landu ezin izango luketen errepertorio sinfoniko zabala jotzeko aukera eman.

Aurkezpenean, Jesus Fernandez Eusko Jaurlaritzako Ikastetxeen zuzendariak azpimarratu du, zer nolako garrantzia ematen zaien irakaskuntza artistikoei Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean, “eta irakaskuntza horien inguruko ekimen guztiei” esan du, EIOri buruz ari zela. “Orkestra handi bat osatzeko aukera. Horixe da EIO”, nabarmendu du. “Musika bere bizitzan hezkuntzaren osagarri gisa ulertzen duen gazteria, opor egunak musikari eskainiz. Horixe da EIO”.

Barrian egonaldia, Aste Santuan

Baina eszenatokira agertu aurretik, errepertorio hori entseatu eta prestatu egin behar da. Azken urteetan ohiko bihurtu den gisan, orkestra osatzen duten gazteek elkarrekin pasatuko dituzte egun batzuk Barriako (Araba) aterpetxean. Aste Santuko oporretan talde guztiak elkarrekin egonaldia leku berean egitea, dagoeneko proiektuaren funtsezko osagaia da. Barriak instalazio ezin hobeak eskaintzen ditu horretarako. Lehen bi egunetan aterpetxean bertan egingo dituzte entseguak, taldetan, eta ondoren orkestra osoaren entseguak egingo dituzte, Gasteizko Kontserbatorioan. Musikari gazteen egonaldi honetara batuko dira Anidan-Bloko del Valle Juniors Band-eko perkusio jole kenyarrak ere.

Anidan-Bloko del Valle Juniors Band

Bloko del Valle elkarteak Kenyako Lamu hirian egiten du lan, Anidan umezurztegian. Anidan Gobernuz Kanpoko Erakundeak 260 neska-mutil ditu bere ardurapean zentro horretan, eta hortxe kokatu du Bloko del Valle elkarteak bere perkusio eskola. 2010etik hona, eskola zuzentzen dute, musika tresnak eskuratu, irakasleak bilatu eta ikasleei base erritmikoak eman. Egun, eskolak 50 ikasle ditu, 12 eta 17 urte bitartekoak (childrens edo juniors, adinaren arabera), eta horiek osatzen dute Anidan-Bloko del Valle Juniors Band. Perkusioa lagungarri zaie gazte hauei integraziorako, euren burua balioetsita sentitzeko, eta autoestima hobetzeko.

Afrikara perkusioa eramateak kontraesana dirudi, baina kasu honetan, ez da horrela. Musika tresnek eta irakatsitako base erritmikoek, sekula amestu ere egingo ez zituzketen ateak ireki dizkiete. Oraindik ez dute musika ikasketarik, baina erritmoa barruan dute. Bi baketa eskuan eta danborra gerrian zintzilik dituztela, euren adierazkortasun eta indar guztia askatzeko gai dira, entzuten dituen orori zirrara eraginez.

 

KONTZERTUEN EGUTEGIA

 

Apirilak 22   Gasteiz         Jesus Guridi Kontserbatorioa               19:30

Apirilak 23   Madril           Teatro Monumental                                 19:30 

Apirilak 26   Donostia       Kursaal Jauregia                                     20:00

Apirilak 27   Bilbo             Euskalduna Jauregia                              12:00

Maiatzak 4   Zaragoza       Palacio de Congresos                            20:00

 

 

Bilbon, 2014ko apirilaren 15ean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Iraola, EIOren koordinatzailea; Gotzon Cañada, Bloko del Valle elkarteko kidea