Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza Gertu programa prestatzen ari da, biktimei tratu 'pertsonala eta banan-banakoa' emateko

2014.eko apirilak 15

Eusko Jaurlaritzak terrorismoaren biktimei banan-banako arreta emateko Gertu programa abian jarriko ditu datozen asteetan. Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Josu Erkoreka bozeramaileak azaldutakoaren arabera, programa horrek arreta «pertsonal eta gizatiarragoa» eman nahi die biktimei eta haien familiei. «Komunikazio zuzena, banan-banan» biktima guztiekin, «haien eskariak entzuteko eta horiei erantzuteko», gaineratu du.

EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako azterlanaren ondorioz sortu da aipatutako programa, eta Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren azken bileran aztertu zituzten haren emaitzak. Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako Planaren barruko ekimen bat da.

Euskadik «garai berri bat» bizi duela nabarmendu du Erkorekak, baina «norbait agerikoa dena ukatzen tematuta» dagoela. Alderdi Popularrak «erbesteratuek» hurrengo hauteskundeetan bozkatu ahal izateko egindako proposamena ere aipatu du bozeramaileak. Erkorekaren iritziz, «ez dago arrazoirik gai honetan Euskadirako salbuespenezko tratamendu bat justifikatzen duenik». «Ekimen horrek lehen ez zuen zentzurik izan eta orain are gutxiago», deritzo Jaurlaritzak.

Euskadiko eta Espainiako gobernuek kupoaren kalkuluarekin lotuta dituzten negoziazioak ere ekarri ditu gogora bozeramaileak. Erkorekak baieztatu du elkarrizketa horrek «zailtasunak» dituela, baina Eusko Jaurlaritzak espero du 2014an zehar zailtasunak gainditu ahal izatea eta bi alderdientzat akordio positibo bat erdiestea.

Horretaz gain, Gobernu Batzordeak 2015eko jaiegunak onartu ditu gaurko bilkuran. Euskadirako jaiegun bati dagokionez Jaurlaritzak ez duela ekimenik bultzatu behar adierazi du Erkorekak. Jaurlaritzaren iritziz «Euskadiren egun» batek «politika eta legebiltzarreko adostasun handia» bildu behar du, eta uste du Euskadiko Ganbera dela era horretako proposamen bat egiteko fororik egokiena.
Honako jaiegun hauek egongo dira 2015ean:

  • Urtarrilak 1 eta 6,
  • Martxoak 19,
  • Apirilak 2, 3 eta 6,
  • Maiatzak 1,
  •  Uztailak 25,
  • Abuztuak 15,
  • Urriak 12,
  • Abenduak 8 eta 25.

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.04.15)

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pnvbarakaldo
    2014.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco prepara el Programa Gertu para dar un trato “individualizado y personal” a las víctimas http://t.co/Jxw4USCYdt

  • @algortakoEAJ
    2014.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaurlaritzak Gertu Programan ari da lanean biktimei tratu 'zuzena eta... http://t.co/20rsRLv4sF

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)