Berriak Lehendakaritza
Eu

Patxi López lehendakariak, urriaren 5ean, Eskualdeen Batzordeko osoko bilkuran parte hartuko du

2009.eko irailak 22

Lehendakariaren hitzaldia "Munduko krisia, eskualdeen erantzunak?" eztabaidaren esparruan garatuko da, eta Jacki Davis-ek moderatuko du, Europako Politika Zentroaren izenean. Eztabaidan Lehendakariarekin batera parte hartuko dute: Helma Orosz Dresdeko alkateak, Luc Van den Brande Eskualdeen Batzordeko presidenteak eta Pawel Samecki Eskualde Politikako komisarioak.

Open Days-ak urtero antolatzen diren jardunaldi irekiak dira dira eta jardunaldi hauen helburua da politika komunitarioetan eskualdeen parte hartze handiagoa bultzatzea eta eskualdeen ekimenak nabarmentzea. Aurten 200 bat mintegi antolatuko dira eta mintegietan 7.000 pertsonak parte hartzea espero da. EBko erakundeak antolatuta, Open Days deituriko jardunaldiak dira eskualdeen politikaren inguruan urtero antolatzen den ekimen trukaketarik handiena. Aztertuko diren gaien artean daude: eskualdeak krisiaren aurrean, berrikuntza eta hazkundea, klima-aldaketa, lurralde eta mugazbesteko lankidetza eta kohesio politika, besteak beste. Euskadik jarraian parte hartzen duen bosgarren urtea da.

Euskadi, beste batzuekin batera, talde baten buru izango da eta taldea osatuko dute Inglaterra, Italia, Portugal eta Holandako eskualde batzuk, eta berrikuntza eta sorkuntzari buruzko hitzaldi desberdinak emango dituzte, besteak beste, gizarte berrikuntzari buruzkoa eta hazkunde ekonomikoarekin gizarte berrikuntza duen harremanaz. Jardunaldi horietan Euskadiko ordezkari modura parte hartuko dute Innobasqueko Gizarte Berrikuntzarako zuzendariak eta SPRIko Berrikuntza zuzendariak, eta Euskadin alor horretan garatzen ari diren ekimenen berri emango dute.

Halaber, Lehendakaria euskal enpresen talde batekin bilduko da, Europako alorrean dituzten kezken berri lehen eskutik izateko, eta bilera horren ondoren Joaquín Almunia Ekonomia eta Diru Gaietarako komisarioarekin elkarrizketatuko da.

Lehendakariak Bruselara egingo duen bisita, Bruselan bizi diren euskal kolektibitateari egingo zaion harrera instituzional batekin bukatuko da. Harrera Euskadik Bruselan duen ordezkaritzan egingo da, eta bertan euskal europarlamentarioak eta beste pertsonalitate batzuk izango dira.


Euskal ordezkaritzaren presentzia aktiboa


Biharamunean, euskal ordezkaritzak, lehendakaririk gabe eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Guillermo Etxenike ordezkaritzaren buru delarik, topaketak eta bilerak izango ditu. Osoko bilkura dela-eta, Euskadik parte hartuko du Eskualdeen Batzordeko Europako Talde Sozialistaren bileran.

Era berean, euskal ordezkaritzak parte hartu du "Automobilaren krisia" deituriko Eskualdearteko lan taldean; talde horrek Europar Batasunean automobilaren sektorearen krisiari aurre egiteko neurriak eztabidatuko ditu.



 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari