Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzak % 60 handitu ditu merkataritzarako diru-laguntzak 2014an, eta sektorea aktibatzeko hamar programa abiaraziko ditu

2014.eko apirilak 14

Abian da 2014-2016 aldirako Euskal Merkataritza Plana, txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea xede duena

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak, Merkataritzako zuzendari Jon Zaratek eta Ikusmer Merkataritzaren Behategiko Itziar Ruizek 2014-2016 aldirako Euskal Merkataritza Planaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte gaur Donostian

Aurten, 9.375.515 € bideratuko dira sektorearen lehiakortasuna eta jarduera hobetzeko, eta hamar laguntza-ildo abiaraziko dira. Horien artean, negozio-eredu berriak babestea, enpresa-transmisioa eta +DIGITAL@

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak, Merkataritzako zuzendari Jon Zaratek eta Ikusmer Merkataritzaren Behatokiko Itziar Ruizek 2014-2016 aldirako Euskal Merkataritza Plana aurkeztu dute gaur Donostian, sektorea informatu eta azken asteetan ekarpenak jaso ondoren.

Planak hiru ardatz nagusi ditu:

  • Txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea.
  • Merkataritza-jarduera bultzatzea.
  • Erakundeen eta kudeaketaren esparruak optimizatzea.

(Informazio gehiago atxikitako dokumentuan)

2 iruzkin
  • @AlexOsg
    2014.eko apirilak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco incrementa las #ayudas al Comercio un 60% en 2014 con diez programas para activar al sector. http://t.co/747GsmrJX0

  • @CyberEuskadi
    2014.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco incrementa las ayudas al Comercio un 60% en 2014 con diez programas para activar al sector" http://t.co/Mu9QiGRRTk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Itziar Ruiz, Observatorio de Turismo Ikusmer