Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Una esvástica sobre el Bidasoa eta Democracia filmak saritu dituzte Nantesen

2014.eko apirilak 14

Film biak Nanteseko Zinema Jaialdiko Fenêtre Basque sailean izan dira ikusgai 

Una esvástica sobre el Bidasoa dokumentala, Alfonso Andresek eta Javier Barajasek zuzendua, eta Borja Cobeagaren Democracia film laburrak, Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiko sail ofizialean sari bana jaso dute. Aipaturiko bietan lehenak, Dokumental Onenaren Saria eskuratu du, eta bigarrenak berriz, Film Labur Onenaren Saria merezi izan du. Atzo arratsaldez ezagutarazi ziren sarituen izenak.

Una esvástica sobre el Bidasoa lanak, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izan zuen. Naziek Bigarren Mundu Gerra bete-betean zela Euskal Herrian filmatu zuten “Im lande der Basken” (Euskaldunen lurrean) filmari buruzko dokumentala da Alfonso Andres eta Javier Barajasek zuzenduriko hau. Democracia berriz, Eusko Jaurlaritzaren Kimuak 2013 katalogorako hautatua izan zen. Borja Cobeagaren komedia honetan, enpresa bateko kudeatzaileak langile guztiak bilerara deitu ditu urgentziaz, eta plan ausart bat proposatuko die, haien adoreari goian eusteko asmoz.

Bi film hauek, beste zazpi euskal film luzerekin eta Kimuak katalogoko sei film laburrekin batera, Nanteseko Zinema Jaialdiko Fenêtre Basque sailean proiektatu dira. Apirilaren 3an hasi eta 15era arte ari da egiten jaialdia Nantesen.

Euskal ekoizpenak urtero izan dira hutsik egin gabe jaialdi honetan 2001az geroztik, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Ordutik, presentzia indartu baino ez du egin euskal zinemak Nantesen, eta gaur egun Fenêtre Basque saila, atal egonkor eta pisuzkoa da jaialdiaren egitarauan, ikusleria fidel eta finkatua lortu duelarik.

 

 

Gasteizen, 2014ko apirilaren 14an

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @sspo2
    2014.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @AlexOsg: Una esvástica sobre el #Bidasoa y Democracia, #películas premiadas en Nantes. http://t.co/8PoHSzmLNq #Irun

  • @sobreelbidasoa
    2014.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @AlexOsg: Una esvástica sobre el #Bidasoa y Democracia, #películas premiadas en Nantes. http://t.co/8PoHSzmLNq #Irun

  • @AlexOsg
    2014.eko apirilak 17

    Comentario de Twitter:
    Una esvástica sobre el #Bidasoa y Democracia, #películas premiadas en Nantes. http://t.co/8PoHSzmLNq #Irun

Komunikabideek behera kargatzeko