Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Oregi: «Txingudi aldeko ingurumen-leheneratzea aipagarria da, eta hezkuntza- eta aisia-interes nabarmena du»

2014-04-12

  • Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du hezegunea, eta EAOn eguneratu du haren habitat- eta espezie-zerrenda, Ramsar sarerako

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politiketako sailburu Ana Oregik «aldiriko leheneratzeen adibidetzat jo du Txingudi, hezkuntza- eta aisia-interes nabarmena duela» gehitu du.Estatuko Aldizkari Ofizialak, Txingudi Ramsar zerrendako hezegunea denez argitaratu egin ditu haren espezie- eta habitat-zerrenda eguneratuak. Bidasoaren bokaleko padurei esaten zaio Txingudi, eta haren mugak bat datoz izendatutako HBBEaren (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren) mugekin. Ofizialki zabaldu den fitxak Txingudiri buruzko oso informazio xehea biltzen du, bereziki han egiten diren zentsuei buruzkoa eta hango espezie eta habitatei buruzko zerrenda osoak.

 «Ramsarko Itunaren Alde Sinatzaileen arteko Biltzarrak dio hezeguneei buruzko informazioa eguneratu eta osatu egin behar dela, eta behar bezalako euskarri digitaletan aurkeztu behar dela kartografia, hura ere eguneratua. Hori dela eta, eskura dagoen Ramsar zerrendako hezeguneei buruzko informazio guztia biltzeko eta eguneratzeko prozesuari ekin zitzaion, interes berezia eskainiz eskura dauden teknika kartografikorik onenak eta modernoenak erabiltzeari, eta Txingudi izan da EAEko Ramsar zerrendako hezeguneetan lehena informazioa eguneratzen», azaldu du Oregik.

 Eguneratzeko lanak  gauzatzean haren mugen kartografia digitala egin da, Ramsarko Itunak xedatutako baldintza teknikoekin bat etorrita (Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioko eta Inguru Naturaleko Zuzendaritza orokorraren ebazpena, 2014ko martxoaren 18koa, 2014ko apirilaren 10eko EAO).  Txingudiko Ramsar eremuaren mugak zeharo bat datoz Txingudiko HBBEaren mugekin. 

 «Guneari buruzko fitxa informatiboak erakusten du, besteak beste, Txingudi adibide aparta da ikusteko nola leheneratu daitezkeen hezegune txikiak, zeinek tamaina eta kokapena baitute, hain zuzen, beren hezkuntza- eta aisia-interes handien kausa.  Elkarren segidan egin diren zenbait leheneratze-proiektu gauzatu izanari eta hezegunea egoki kudeatu izanari esker izan da posible egungo egoera», gehitu du Oregi sailburuak.

 Ramsarko Ituna

Ramsarko Itunean nazioarte mailako garrantzia duten hezeguneen zerrenda bat osatu zuten. Zerrenda horretan, arlo ekologikoan, botanikoan, zoologikoan, limnologikoan edo hidrologikoan ezaugarri adierazgarriak dituzten hezeguneak bildu zituzten. «Nazioarteko Garrantzia, bereziki Ur Hegaztien Habitat gisa, duten Hezeguneei buruzko Hitzarmenak» –Ramsarko Hitzarmenak, alegia– gaur egun mundu osoko eskualde guztietako ordezkari diren alde sinatzaileak ditu, eta estatu bakoitzaren politika sektorialek hezeguneak kontserbatzeko jarraitu beharreko gidalerro nagusiak finkatzeko eta koordinatzeko oinarriak eskaintzen ditu.  Gaur egun indarrean dagoen testua http://ramsar.org/key_conv_s.htm helbidean dago eskura, kontsultatu nahiz izanez gero.

 EAEko Ramsar zerrendako hezeguneak

«EAEko sei hezegune daude nazioarteko garrantzia duten hezeguneen Ramsar zerrendan. Horietako bi kostakoak dira, Mundakako edo Gernikako Itsasadarra –Urdaibai–, eta Txingudi, eta gainerako lauak barnealdekoak: Guardiako Urmaelak, Ullibarri Ganboako urtegien adarrak, Salburua eta Gesaltza Añana Arreo-Caicedoko lakua. Espazio horietan guztietan badira, gainera, bestelako babes-figura batzuk ere. Hala, guztiak dira Europako Batasun mailako Garrantziko Lekuak», gogorarazi du sailburuak.

 Oregik azaldu duenez, «2002ko urriaz geroztik dago Txingudi aintzatetsita nazioarteko garrantziko hezegune gisa. Eskualdean dagoen presio demografiko handiak, industrializazioak eta betelan bidegabeek bortitz narriatu zuten ingurua eta gogor eragin zieten eremuko dinamika naturalari eta bere burua leheneratzeko gaitasunari. Plaiaundi-Jaitzubiko eremuko sektore batzuetan gauzatu den leheneratze-planari eta Parke Ekologikoa sortu izanari esker egoera alderantzikatzeko aukera izan zen Ramsarko hezegune izendatutako eremuaren barruan, eta lehen zen padura, marearteko zabalguneak eta erriberako formazioak berreskuratzeko, barruko aintzirak barne».

 Gaur egun indarrean jarraitzen du Txingudiren balio ekologikoa babesten saiatzeko onartu zen Plan Bereziak.  Txingudiko eremuan bat egiten dute, halaber, bestelako babes-figura batzuek ere: HBBE batek eta BEB batek, zein bere kontserbazio-neurriekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)