Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak nabarmendu du Ezenarrok eta Fernándezek 'erabateko konpromisoa' dutela biktimekin

2014.eko apirilak 14

Iñigo Urkulluk adierazi du ez dagoela etenik Bake eta Bizikidetza Idazkaritzaren politiketan bi izendapenen ostean, «politika Biktimen zuzendariak» markatzen baitu. Lehendakariak Aintzane Ezenarro aholkulari berriaren ibilbide etikoa eta politikoa nabarmendu ditu, baita biktimekiko konpromisoa ere. Gauza bera esan du Bake eta Bizikidetzarako idazkariaz, Jonan Fernándezez. Era berean, Urkulluk adierazi du tamalgarria dela gaur egun pertsona hauek kritikatzea, kontuan hartuta garai batean beren jarrera «deitoratu» egiten zela.

Radio Nacional katean egindako elkarrizketa batean, lehendakariak azaldu du Eusko Jaurlaritzak egitura berari eusten diola Bake eta Bizikidetza kontuetan, eta gaineratu du aholkularien gainetik daudela Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, Bake eta Bizikidetzarako idazkaria eta lehendakaria bera. Egitura bera eta ibilbide-orri argia, Bake eta Bizikidetzarako Plana, aro berri batean lanean jarraitzeko, aurrekoak bezalakoa ez den legegintzaldi batean.

Lehendakariak, halaber, aro berri bat aldarrikatzen du euskal autogobernuari dagokionez. Talde politikoen arteko elkarrizketa, negoziazioa eta adostasuna, eta euskal gizarteak hori berrestea. Lehendakariak estatus juridiko-politiko berria aldarrikatu du, Espainiako Gobernuak inposaturiko alde bakarreko sistema gainditu eta aldebiko sistema bat sortzeko. Adibide bezala Estatuaren eta EAEren arteko Kontzertu Ekonomikoa ipini du, eta formula hori bera proposatu du, «nazionalitate historiko bat aitortuta, bai eta Espainiako Konstituzioan jasotako eskubide historikoetan oinarritutako errealitatea errekonozituta ere».

Donostia 2016

Bestalde, lehendakariak adierazi du kezkatuta dagoela Donostia 2016an Europako kultur hiriburu izateko proiektuarekin. Talde berriaren izendapena «aldi baterako konponbidea» dela adierazi du, eta jakinarazi du, halaber, inplikatutako hiru erakundeekin hitz egin duela aurreiritzi politikorik gabe lan egiteko eta proiektua herrialde-proiektu bat bezala ikusteko, eta ez tokian tokiko ekimen bat bezala.

'Banderen gerra'

Gipuzkoako Foru Aldundiak Espainiako bandera ipini du fatxadan, Auzitegi Nagusiaren epaia betez. Lehendakariak gogorarazi du Ezker Abertzaleak urteak daramatzala euskal udalerrietan «banderen gerra» izeneko kanpainak egiten. Kanpaina horietan, Urkulluren hitzetan, EAJri egozten zioten indarrean den legediari men egitea. «Ezker Abertzaleak jakin badaki badela ordenamendu juridiko bat bete beharra daukaguna, nahiz eta esparru askotan nahi genukeean izan ez», adierazi du. Lehendakariak baieztatu du Ezker Abertzalea gaur egun ordenamendu juridiko hori betetzen ari dela, dela alderdi politiko bat sortzeko estatutuak aurkeztuta, dela Auzitegi Nagusiak eskatuta bezala Espainiako bandera ipinita.
 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iurkullu
    2014.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El lehendakari subraya el “compromiso absoluto” para con las víctimas de Ezenarro y Fernández ➡ http://t.co/HWSk4RgTdi

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)