Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Eraikuntzaren sektoreak eraikinak birgaitzeak gora egin izanari esker dirau bizirik

2014-04-11

Euskadin beste sektore batzuen kasuan bezala, eraikuntzaren portaera ere aldarazi du krisiak, eta, 2007 aurretik ez bezala, eraikuntza berriak egitekoak baino gehiago izan dira lehendik eraikita zeuden etxeak birgaitzeko jarduerak.

 

2013ko azken hiruhilekoari dagokion «Etxebizitzari eta eraikuntzari buruzko azterketa estatistikoak» berretsi egin du eraikuntza-lanen tipologian sumatua zen joera-aldaketa, krisia hasi zenetik birgaitzeak gero eta pisu handiagoa hartu baitu.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak egindako azterketak dioenez, iazko azken hiruhilekoan obra larrietarako (etxe berriak egiteko zein zaharrak birgaitzeko edo eraisteko) 592 baimen eman zituzten EAEko udalek, eta haietan % 82,4 eraikinak berrantolatzeko izan ziren. Alegia, hamar udal-baimenetatik zortzi izan ziren horretarako.

 

(pdfa erantsitako ikusi)

2 iruzkin
  • @josu_sierra
    2014-04-11

    Comentario de Twitter:
    RT @CyberEuskadi: "El sector de la Construcción sobrevive por el repunte de la rehabilitación de edificios" http://t.co/yKKs3Smfzv

  • @CyberEuskadi
    2014-04-11

    Comentario de Twitter:
    "El sector de la Construcción sobrevive por el repunte de la rehabilitación de edificios" http://t.co/yKKs3Smfzv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)