Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Fagorren konkurtso-prozesua egoera itxaropentsu batetik abiatu da

2014.eko apirilak 11

Arantza Tapiak epailearen erabakiaren balorazio positiboa egin du, eta Eusko Jaurlaritzak ahalik eta lanpostu gehien eta jarduera handiena bermatzen laguntzen jarraituko duela iragarri du

Donostiako Merkataritza arloko Epaitegiak Cevitalen Fagor etxeko markak eskuratzeko proposamena onartu duela jakindakoan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak «albiste ona» dela esan du, apirilaren 11 honetara Eusko Jaurlaritzak defendatzen zuen egoera batean iritsi garelako; hau da, enpleguaren aldeko apustu garbia eginez, orain arte Fagorrekiko interesa adierazi duten enpresek beren proposamenak aurkezteko aukera izanda.

Gainera, Tapiak erantsi duenez, epaitegiak gaur hartu duen erabakiak «zirkuluaren koadratura» ahalbidetzen du, markek balioa galtzea eragozteaz gain, jarduera berreskuratzea, beren tokia hartzea, eta Frantziako eta Poloniako jarduerari eta enpleguari eustea eragingo duelako. Hala, Euskadiren eremuko konkurtso-prozesua posible ziren baldintzarik onenetan abiatuko da, CEVITAL enpresak eta CNA taldeak adierazitako interesa ezagututa.

«Hilabete hauetan, urritik gaur arte, alderdi guztien mugimenduen aurrean zorrotz jokatu dugu eta adi egon gara, baita laguntzeko prest ere, eta gaur positibotzat jotzen dugun egoera bat sortu dela uste dugu».

Dena den, Euskadin, prozesua hasi besterik ez da egin, orain abiatuko da, eta «oinarri onarekin egingo duela uste dugu», baina guztien artean ehundu beharko dugula.

«Zorrotz jokatzen eta adi egoten jarraituko dugu, orain arte bezala, nekatu gabe errepikatuko dudan irizpide batean oinarrituta lan egiten», nabarmendu du sailburuak, hau da, «eskaintzak jardueraren parte ahalik eta handienari eta lanpostu gehienei eustearen aldekoak izatea».

Arantza Tapiak Fagor Etxetresnak enpresaren likidazioaren eraginpean dauden pertsona eta familiak gogoan hartuz, zera esan du: «Prozesu korapilatsuak dira, baina konkurtsoaren baldintzak eta giroa, gaur, duela hilabete batzuk baino itxaropentsuagoak direla dirudi». Oso hilabete gogorrak izan dira horren eraginpean dauden pertsona eta familientzat. Eta urrian, aurre-konkurtsoa aurkeztu zenean, iragarri genuen lan-ildo berari eutsiko diogula azpimarratu nahi dut gaur.

Zorrotz jokatzen eta adi egoten jarraituko dugu, baita alderdi guztien arteko harremanak errazten eta laguntzen ere, konkurtso-prozesuaren emaitza ahalik eta onena izan dadin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)