Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren Batzordea (2014/04/16)

2014.eko apirilak 16

Lehenik eta behin, adierazi beharra dago ZABALGARBI, S.A. instalazioan egiten den hondakinen balioztatze energetikoak 2008tik aurrera duela ingurumeneko baimen bateratua, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudiarekin bat.

Baimen horretan, titularrak jarduera hori garatzean bete beharreko kontrolak zehazten dira. Horrela, kontrolatu beharreko parametroak eta ingurumen-bektore bakoitza kontrolatzeko aldizkakotasun eta metodoak zehazten dira (atmosferara egiten diren isurtzeak, uretara egiten diren isurtzeak, zaratak eta abar).

Ildo horretatik, ZABALGARBI, S.A.k kontrol jarraitua egiten die kontrolatu beharreko atmosfera kutsatzen duten substantziei. Horiek hondakinak errausteko araudian daude aurreikusita.

Instalazioaren titularrak ingurumen-organoari aurreko urteko Ingurumena Zaintzeko Programan jasotako emaitzak bidaltzeko betebeharra du. Zehatz-mehatz, dokumentu horretan kontroletan bildutako emaitzak ez ezik, horien bilakaerari buruzko txostena ere jaso beharko da. Txosten horrek aukera emango du emandako baimenean ezarritako neurriak egokiak izan diren ala ez egiaztatzeko. 

Atmosferara egiten diren isurtzeei dagokienez, baimenean zehaztutako baldintzak bete egiten dira.

Hondakinei dagokienez, baimenak  bereizten ditu instalazioan sortzen diren hondakin arriskutsuak eta hondakin ez arriskutsuak; eta horiek behar bezala kudeatzen dira.

Instalazioaren eraginkortasun energetikoari dagokionez, adierazi beharra dago ZABALGARBI, S.A.k akreditatutako aditu batek emandako ziurtagiriak aurkeztu dituela, instalazioaren eraginkortasun energetikoa zehazten duen balioari dagokionez. Ziurtagiri horiekin bat, eraginkortasun-faktorea 0,60tik gorakoa izan da, 2010, 2011 eta 2012ko ekitaldietan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)