Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi Cope-Vitoria irratiaren Arabarrak 2014 sari-banaketan izan da

2014.eko apirilak 11

Oregi Cope-Vitoria  irratiaren Arabarrak 2014 sari-banaketan izan da

 

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik «pertsona, erakunde eta enpresa guztiek gure natura-ondare aberatsa eta ingurumena zaintzeko» hartutako konpromiso berezia azpimarratu du. Oregik parte hartu du Cope Vitoria irratiak Artium museoan antolatutako Alaveses 2014 sari-banaketan. Bertaratu direnei esan die «ingurune berdeago, garbiago eta jasangarriago bat lortzen ahalegintzea, garraio publikoa, trenak, autobusa eta tranbia, erabiliz».

 

Manuel Iradier Elkarte Afrikanista, Bipolo Izotz-kluba, Josean Merino, Sistemas Boro, Gasteiz 1813 Historia-elkartea eta Ortzai antzerki-taldea 2014ko arabar ospetsu gisa izendatu ditu irratiak.

 

Ortzai taldearen Buscando al Mago de Oz antzezlana jokatu dute ekitaldian. Han izan dira, besteak beste, Gasteizko alkate Javier Maroto, foru-diputatu Alicia Ruiz de Infante, Lurralde Politikako sailburuorde Izaskun Iriarte, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Politikako zuzendari Amaia Barredo, Ramón Rabanera eta Jorge Ibarrondo senatariak, Antxon Belakortu eta Iñaki Oyarzabal legebiltzarkidea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Maroto, Txarly Prieto, Iñaki Oyarzabal