Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Organo Judizialen Itzulpengintza Zerbitzua 1.180 aldiz aritu zen 2013an, aurreko urtean baino %14,8 gehiago

2014.eko apirilak 13

• Horietatik % 78,9 idatzizko dokumentuen itzulpenak dira, gehienak euskaratik gaztelaniara.

• Zerbitzu honen bidez, Eusko Jaurlaritzak hizkuntza-eskubideak bermatzen dizkie herritarrei justiziarekiko harremanetan.

• Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro bideratuko ditu Justizia Administrazioko langileen hizkuntza-normalizaziora.

2013an, 1.180 aldiz aritu zen organo judizialen itzulpengintza- eta interpretazio-zerbitzua. Alegia, aurreko urtean baino % 14,8 gehiago.


ITZULPEN ETA INTERPRETAZIOAK, GUZTIRA

2010. URTEA

1.106

2011. URTEA

1.112

2012. URTEA

1.006

2013. URTEA

1.180


Aipatutako 1.180 lanak 762 prozedura judizialetan egin dira –551 idatziz eta 211 ahoz–. Zerbitzuak egindako lan gehienak idatzizko dokumentuen itzulpenak dira (zehazki, % 78,9) eta gainerakoak (% 21,1) ahozko prozeduretako lanak izan dira.

2013KO ITZULPEN ETA INTERPRETAZIO MOTAK

Idatziz

932 (% 78,9)

Ahoz

248 (% 21,1)

OROTARA

1.180


Itzulitako dokumentu gehienak instrukzioko epaitegietatik datoz. Ondoren, administrazioarekiko auzien epaitegitik eta lan-arloko epaitegitik.

Lurraldearen arabera, Gipuzkoak bidali ditu itzultzeko idatzizko dokumentu gehien.

2013KO IDATZIZKO ITZULPENEN JATORRIA

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

OROTARA

Instrukzioko epaitegiak

4

147

225

376

Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak

0

0

11

11

Zigor-arloko epaitegiak

0

3

1

4

Lan-arloko epaitegiak

3

3

90

96

Lehen auzialdiko epaitegiak

1

28

46

75

Erregistro zibila

1

4

3

8

Administrazioarekiko auzien epaitegiak

2

39

115

156

Adingabeen epaitegiak

0

0

1

1

Fiskaltza

1

14

16

31

Adingabeen Fiskaltza

0

1

0

1

Epaitegi dekanoa

4

5

13

26

Lan-arloko sala

0

1

0

1

Administrazioarekiko auzien sala

0

28

0

28

Arlo zibileko eta zigor-arloko sala

0

2

0

2

Gobernu Idazkaritza

0

18

0

18

Saila / EAT (Kudeaketako Unitate Teknikoa)

16

49

10

75

BEZE (Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea -Betearazpen Atala)

0

12

10

23

OROTARA

32

359

541

932


Itzulpen-motari erreparatuta, hau da, gaztelaniara edo euskarara itzultzen den, dokumentu gehienak euskaratik gaztelaniara itzultzen dira.

2013KO ITZULPENAK, HIZKUNTZAREN ARABERA
(Gaztelania-Euskara / Euskara-Gaztelania)

Itzulpen-mota: euskarara

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

OROTARA

Dokumentuak

20

237

74

331

Orrialde-kopurua

125

557

142

824

 

Itzulpen-mota: gaztelaniara

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

OROTARA

Dokumentuak

12

70

407

489

Orrialde-kopurua:

78

489

3000

3567

 

Itzulpen-mota: identifikatu gabe

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

OROTARA

Dokumentuak

0

52

60

112

Orrialde-kopururik gabeko itzulpenak

0

633

309

942


2013an, itzulpengintza- eta interpretazio-zerbitzuak 248 aldiz aritu dira ahoz.

Lurraldearen arabera, Gipuzkoak eskatu ditu itzulpengintza- eta interpretazio-zerbitzu gehienak ahozko prozeduretan.

2013KO INTERPRETAZIOAK

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

OROTARA

Agerraldia

0

0

1

1

Ahozko epaiketa

3

12

32

47

Aurkezpena

1

1

0

2

Adierazpena

0

22

32

54

Ezkontza zibila

0

2

47

49

Hitzezko epaiketa

0

1

1

2

Aditu-froga

0

0

4

4

Identifikatu gabe

1

30

58

89

OROTARA

5

68

175

248


ITZULPENGINTZA ETA INTERPRETAZIO ZERBITZUA

Organo judizialen itzulpengintza- eta interpretazio-zerbitzuak bi zeregin nagusi ditu:

• Batetik, organo judizialetatik eta prozedura judizialean parte hartzen duten aldeetatik datozen dokumentuak itzultzea.
• Bestetik, adierazpen, epaiketa, zinpeko epaimahaietako aurkezpen, adingabeen miatze, eta abarretan interpretazio-lanak egitea.

Zerbitzu honen bidez, Eusko Jaurlaritzak epaitegietan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea bermatzen die herritarrei.

Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro bideratuko ditu 2014an Justizia Administrazioko langileen hizkuntza-normalizaziora, herritarrek euskaraz egiteko eskubidea berma dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko