Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Euskal AEko BPGk %0,1eko hazkundea izan zuen hiruhilekoen artean

2010.eko maiatzak 12

 

Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,1eko hazkundea izan du 2010eko lehen hiruhilekoan aurrekoaren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Bigarren hazkunde positiboa da 2008ko azken hiruhilekoan hasitako murrizketen ondoren, aurreko hiruhilekoan izandako aldakuntza positiboaren ondoren eta Espainiako ekonomiak izandakoarekin batera dator, INEren aurre-zenbatespenaren arabera.

 

Euskal AEko urte arteko BPGren aldakuntza %-0,6an da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, 2009ko laugarren hiruhilekoan urte arteko %2,5eko murrizketa izan zelarik. Urte arteko tasan, Espainiako ekonomia %1,3 murriztu da, aurre-zenbatespenaren arabera.

 

BPGren hazkunde-tasak (%). Euskal AE

 

Bilakaera honen oinarrian batetik zerbitzuen jokaera erlatiboki hobea dugu; bestetik, bai industrian, bai eraikuntzan, aurreko hiruhilekoaren aldean bilakaera apalagoa, baita negatiboa ere, dugu.

 

Enpleguan, berriz, aurreko hiruhilekoaren aldean bilakaera negatiboa dugu; %1 inguru.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Telef.: +34 -945 75 00 Faxa: +34 -945 75 01 e-mail: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Javier Aramburu
Tel:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenari buruzko prentsa-ohar gehiago
Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen aurrerapenari buruzko datu-bankua

Iruzkin bat
  • 2010.eko maiatzak 12

    Es una buena noticia. Lamento que el gobierno central se vea obligado por las circunstancias internacionales a hacer un plan de ajuste tan radical. Espero que el gobierno vasco aún tenga margen para continuar con las ayudas durante un tiempo más.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan