Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du CNA taldeak Fagor Etxetresnak babestu izana

2014.eko apirilak 09

CNA taldeak Fagor Etxetresnak babestearen aldeko proposamen loteslea baieztatu du gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzak. Horrenbestez, Cevital etxearenaz gain, beste eskaintza bat ere gehituko litzateke. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak baieztatu du oso positiboa dela eskaintza hau; izan ere, bere esanetan, erakusten du Garagartzako eta Eskoriatzako lantegien jardunarekin aurrera egiteko borondatea badela.

Gaur egun, bi eskaintza irmo daude mahai gainean. "Likidazio-prozesuari ekin ostean, ahal bezain enplegu-kopuru handiena eta lantegi horietako jarduera industriala mantentzeko" seinalea dela adierazi du Tapiak.

Horrez gain, sailburuak adierazi du prozesu interesgarri bat abiaraziko dela, egoera horrek eskaintza berrien aukerak sortzen baititu Bergarako eta Basauriko lantegietarako ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)