Berriak Segurtasuna
Eu

Euskadiko Segurtasun Publikoko Kontseilua eratu da, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko dekretua onartu ondoren

2014.eko apirilak 09
Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak 2014-2019 aldirako Segurtasun Publikoko Plan Orokorra aurkeztu du
 
Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua Euskadiko Segurtasun Publikoko Kontseilua eratzeko bileraren buru izan da gaur, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan. Gobernu Kontseiluak, abenduan, aipatutako organoaren antolaketa eta funtzionamendua arautzeko dekretua onartu ondoren egin dute bilera. Organoaren sorrera, berriz, Euskadiko Segurtasun Publikoko Sistema Antolatzeari buruzko 15/2012 Legean, ekainaren 28koan jaso zen, Euskal Autonomia Erkidegoko aholku- eta partaidetza-organo goren gisa sortzea jaso ere.
 
Euskadiko Segurtasun Publikoko Kontseilua Segurtasun Sailari atxikita dago, eta bere helburua ideiak eta esperientziak trukatzea da, segurtasun publikoko politikarekin zerikusia duten eta haren eraginpean dauden era bateko eta besteko entitate eta erakundeen jardueren arteko koherentzia bultzatzeko.

Esleitu zaizkion funtzioen artean, hauek nabarmentzen dira:

a) Euskadiko segurtasun publikoko egoera orokorra analizatu, aztertu eta ebaluatzea.

b) Herritarren bizikidetza baketsua eragotzi dezaketen faktoreen jarraipena egitea.

c) Segurtasun-egoera hobetzeko neurri orokorrak sustatzea eta segurtasun publikoarekin zerikusia duten administrazio publikoek ematen dituzten zerbitzuak hobetzeko ekimenak bultzatzea.

d) Euskadiko Segurtasun Publikoko Plan Orokorrari buruzko txostena egitea.

Euskadiko Segurtasun Publikoko Plana

Dekretuan jasota dagoen bezala, Euskadiko Segurtasun Publikoko Kontseilua ondokoek osatuko dute: Segurtasun Saileko ordezkariek; Enplegu eta Gizarte Politikak, Ingurumen eta Lurralde Politika, Herri Administrazio eta Justizia, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun eta Osasun sailetako kideek; Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak; Eudelek; Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udalek; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek; Legelarien Euskal Kontseiluak; Botere Judizialaren Euskadiko Kontseilu Orokorrak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko epailetzak eta fiskaltzak. Estatuko Administrazioaren ordezkari gisa, Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak izendatzen duen kidea arituko da.

Lehenengo topaketa honetan, Euskadiko segurtasun-egoeraren erradiografia egin dute, eta ondoren, Euskadiko Segurtasun Publikoko Plana aurkeztu. Planak hiri-segurtasunaren, larrialdien eta bide-segurtasunaren arloetako arriskuen, jardueren eta bitartekoen analisi eta aurreikuspen orokorrak jasotzen ditu, bai eta Euskadiko herritarren elkarbizitzari eta pertsonen eta ondasunen segurtasunari eragiten dieten beste batzuk ere.

«Plan hau ikuspegi integral batean oinarrituta eratu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren lan koordinatua islatuz, zeinak segurtasun arloko zehar-politika lerrokatu, koordinatu eta lehenetsiak antolatzen dituen, eta Euskadiko Segurtasun Publiko Integralerako paradigma berri bat planteatzen du», nabarmendu du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.

Dokumentuan, lehenik eta behin, euskal herritarren gaineko arrisku eta mehatxuak analizatzen dira; bigarrenik, EAEko gaur egungo segurtasun-egoera aztertzen da; hirugarrenik, egin beharreko ekintzak eta jarraipen-sistema biltzen ditu; eta azkenik, helburuak eta aurreikuspenak barneratu ahal izatea eta koherenteak izatea bermatzeko aurreikuspenak biltzen ditu.

Izapideak

Euskadiko Segurtasun Publikoko Kontseiluan ezagutarazi ondoren, Koordinazio Zuzendaritzak nahitaezko txosten bat egingo du, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikorako Bulegora bidali aurretik, eta ondoren, Gobernu Kontseiluari helaraziko dio, hark onarpena eman diezaion. Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman ondoren, behin betiko testua Eusko Legebiltzarrera bidaliko dute.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Seguridad, Estefanía Beltrán de Heredia, presenta el Plan General de Seguridad Pública 2014-2019... http://t.co/McVdyal2Bq

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Luis Ibarra, Juan Calparsoro