Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu bere autobus zerbitzuan eibarren, datorren ostiraleko, apirilaren 11ko, goizean

2014.eko apirilak 09

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Sozietate Publikoak, aldaketak sartuko ditu Eibarren eskaintzen duen autobus zerbitzuan ostiralean, apirilaren 11n, Euskal Herriko Txirrindularitza Itzuliko etapa bat herri horretan abiatuko delako.

Etaparen irteeraren ondorioz, Eibarko erdigunean oinezkoak baino ezin izango dira ibili, ostiraleko, apirilaren 11ko, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Hori dela eta, Eibartik igarotzen den Euskotrenen autobus zerbitzua ondoren adierazten den bezala eskainiko da:

• Mallabia – Ondarroa, Ermua – Azpeitia, Eibar – Soraluze zirkulazioak eta Udalbus (Amaña – Azitain) zerbitzua: taxien geralekuaren aurrean dagoen Untzagako geralekuan gelditu ondoren, autobusek saihesbidetik eta Geltoki kaletik jarraituko dute Bidebarrietarantz, eta hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute.

• Ondarroa – Mallabia, Azpeitia – Ermua, Soraluze – zirkulazioak eta Udalbus (Azitain – Amaña) zerbitzua: ez da beharrezkoa izango aldaketarik sartzea eta, ondorioz, ohiko ibilbidea eta geldialdiak egingo dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es web gunea izango dituzte erabilgarri.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko