Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Aiz: «Euskal garraioaren eta logistikaren eraginkortasunak, indarrak, zerbitzuak eta osagarritasunak ezinbesteko erreferente bihurtzen gaituzte igarobide atlantikoan»

2014-04-09

 

Eusko Jaurlaritzako Garraioko Antonio Aiz sailburuordearen iritziz, «ezinbestekoa da euskal garraioak eta logistikak duten eraginkortasunaren, indarraren, zerbitzuaren eta osagarritasunaren irudia merkatuetan islatzea; horrek ezinbesteko erreferente bihurtzen baikaitu penintsula barnean eta Europar Batasunaren hego-mendebaldean, igarobide atlantikoan, egindako eragiketa ororentzat».    

 

Bilboko portuaren urtekariaren aurkezpenean parte hartu du Aizek Bilbon, bai eta 2014ko Portuko sariak emateko ekitaldian ere. Hauek izan dira saridunak zehazki: Amaia Peña, Hamburg Sud Bilbao; Inmaculada Ugartetxe, Uniport Bilbaoko zuzendaria, eta Jesús Poderós, Agunsa Europako zuzendari nagusia. Carlton hotelean egindako ekitaldian Bilboko Portu Agintaritzako Asier Atutxa presidenteak hartu du parte, eta ekitaldia antolatu duen Men-Car Taldearen izenean, berriz, Juan Cardona Delclós presidenteak, Manel Cardona Masfarré zuzendari nagusiak eta Ander Agirregomezkorta Euskadiko ordezkariak.

 

Antonio Aizek hitzaldian azaldu duen moduan, «TEN-T-ren oinarrizko sarean kokatuta dago Euskadi, eta hainbat azpiegiturak zeharkatzen dute; erreferentzialak gara horregatik, eta horrela aurreikusten du Europako Batzordeak».    Sailburuordearen iritziz «lehia handia dago, eta Europako zenbait eskualde (Calais, Normandia, Bretainia edo Bartzelona) komunikazio-euskarri guztiak biltzeko ahaleginean ari dira (trenbide, aire, errepideko zein biltegiratu eta banatzeko moduak) eskaintza sendoak, arinak eta lehiakorrak egin ahal izateko; hortaz, Bilboko eta Pasaiako portuekin batera, mugaz haraindiko tarteetan azpiegituren integrazio modala, interoperabilitatea eta garapen koordinatua ere eskaini behar dugu guk Euskaditik. Gure logistika-plataforma intermodalak lehentasunetara egokitzen ari dira, eta horren erakusle dira Arasur, Jundiz eta Pasaia-Irun». 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Manel Cardona, Asier Atuxa, Ander Agirregomezcorta