Berriak Osasuna
Eu

Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzen duena. (2014-04-08(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko apirilak 08

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK ONARTU BERRI DUEN OSAKIDETZAKO ZUZENDARIEN ZERRENDA BERRIAN 116TIK 107RA MURRIZTU DA ZUZENDARI KOPURUA, ETA URTEKO 511.140 € MURRIZUTUKO DIRA KOSTUAK

Gobernu Kontseiluak Osakidetzako zuzendarien zerrenda onartzen duen Dekretua onartu du, Jon Darpon Osasuneko sailburuak proposatuta. Praktikan, 116tik 107ra murriztuko da zuzendari kopurua aipatu erakunde publikoan, eta 511.140 € murriztuko dira kostuak.

Neurri honen bidez, beste urrats bat eman da Osasun Sailak legegintzaldiaren hasieran hartutako konpromisoa betetzeko prozesuan. Konpromiso horren arabera, % 36 murriztu behar ziren zuzendaritzako egiturak, bai eta Osakidetzako zuzendarien kopurua ere, osasun-erakundeak berrantolatzeko esparruan, Erakunde Sanitario Integratuen eredua xede dela. Eredu horrek integritatea eta laguntza-jarraipena ditu bereizgarri, eta zuzendarien kopurua murrizteaz gain, pazienteari ematen zaion arreta hobetuko da, bai eta bikoiztasunak saihestu ere. Hori horrela, kudeaketa eraginkorragoa izango da.

Hain zuzen ere, gaur onartu den dekretua Osasun Sailak bultzatutako hiru erakunde sanitario integratu sortzearen ondorio da. Horiek, bada, aurretik zeudenak ordeztu zituzten 2014ko urtarrilaren 1ean.

Hauek dira, zehazki: Bilbo-Basurto ESI (Bilboko eskualdea eta Basurtuko Ospitalea hartzen ditu), Barrualde-Galdakao ESI (Barrualdeko eskualdea eta Galdakao-Usansolo Ospitalea hartzen ditu) eta Barakaldo-Sestao ESI (San Eloy Ospitalea eta Barakaldo eta Sestaoko lehen mailako arretaguneak hartzen ditu).

Neurriak kudeaketa-eredu berriaren eskakizunei erantzuten die; hots, gardentasun eta erantzukizun handiagoa izango da, egungoa bezalako testuinguru sozioekonomikoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau