Berriak Lehendakaritza
Eu

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak lehen bilera egin du erregulazio berriaz geroztik, eta Lehendakaria buru izan da

2014.eko apirilak 09

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak lehen bilera egin du gaur arratsaldean Gobernu Kontseiluak atzo organo horren erregulazio berria onartu zuenetik, eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan da.  Erregulazio berriari esker, Eusko Jaurlaritzak I+G-aren alde egin duen apustua hobetu nahi du, Europa 2020 berrikuntza-estrategia europarrak zehazten dituen helburuak ardatz hartuta.

Hori horrela, indartu egingo da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren parte diren eragile publiko zein pribatuen ordezkaritza Kontseilu berrian. Hain zuzen ere, kide berriak sartuko dira, hauek ordezkatuz: Tecnalia eta IK4 korporazio teknologikoak, Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademia eta I+G-n inbertsio pribatua duten funtsezko lau euskal enpresa.

Lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko, Ogasun eta Finantzetako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako, eta Osasuneko sailburuak, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ahaldun nagusiak, EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak, eta Innobasqueko eta Ikerbasque presidenteak izan dira bileran, bai eta kontseilura sartu diren kide berrietako ordezkariak ere, hau da, Tecnalia, IK4, Jakiunde, Iberdrola, Idom, CIE Automotive eta CAFeko ordezkariak.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @javyser
    2014.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @inigoirizar: ¿Mucha corbata para innovar? Lehendakari preside primera reunión Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación http://

  • @inigoirizar
    2014.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    ¿Mucha corbata para innovar? Lehendakari preside primera reunión Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación http://t.co/6b73svmNuj

  • @Laz1988L
    2014.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @AchucarroNeuro: Primera Reunión del nuevo Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, tras su nueva regulación http://t.co/TqR1J

  • @emfundazioa
    2014.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @AchucarroNeuro: Primera Reunión del nuevo Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, tras su nueva regulación http://t.co/TqR1J

  • @marmendibe
    2014.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @AchucarroNeuro: Primera Reunión del nuevo Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, tras su nueva regulación http://t.co/TqR1J

  • @AchucarroNeuro
    2014.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    Primera Reunión del nuevo Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación, tras su nueva regulación http://t.co/TqR1JpBPZn @Irekia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)