Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Bilbo-Tretoko gasbide instalazioen inaugurazio ekitaldiaren buru izan da

2014.eko apirilak 09
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean inauguratu ditu Enagas Transporte del Norte-rekin batera Zierbenan kokaturik dauden Bilbo-Tretoko gasbide instalazioak. Lehendakariak azpiegitura honek Atlantikoko gas sarearentzat duen garrantzia azpimarratu du. Zierbenako gasbide instalazioek ekarriko dute, lehendakariak azaldu duenez, Bizkaiko Gas Badia "gas sarrera nagusiena" izatea eta baita Estatuko gas-planta erabiliena izatea ere.

Zierbenan (Bizkaia) kokaturiko Enagasen instalazio berri hauen inaugurazioan Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia, Kantabriako presidentea den Juan Ignacio Diego eta Enagasen presidente Antonio Llardén izan dira, besteak beste.

Bizkaiko Gas Badia eta Kantabriako Treto herria lotuko duen gasbide honek 53 kilometro ditu eta Euskadiko 300 kilometroko sarea osatzen du. Horrela euskal gizartearen %90ak gas naturala eskuragai izango duela azaldu du lehendakariak. Instalazio berri hauekin gasa eraman ahal izango da Irunetik Galiziako Tuy-eraino.

Energiaren aldeko apustua

Urkullu lehendakariak adierazi duenez, “energiaren aldeko proposamena estrategikoa da”. Bere ustez Gas naturaleko HUB iberikoa sortzeko baldintzak “egokiak” dira eta horixe da bere etorkizuneko apustua EVE eta Enagas artean sustatutako elkarte baten bidez.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua

Lehendakariak gogoratu du gaur Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilu berria elkartuko dela. Kontseilu honetan Fabrikazio Aurreratua, Biozientzia-Osasun binomioa eta Energia batuko dituen Ris 3 Adimendun Espezializazio Estrategia onartuko da.

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)